Ayuntamiento de
Etxarri Aranatz
EUS  |  CAS

AHOZKO ONDAREA

Etxarri Aranazko ahozko ondarearen bilketa:
http://www.etxarrikoahotsak.com

Etxarri Aranazko ahozko ondarea

Etxarri Aranazko Udalak prestaturiko webgune honetan Etxarri Aranazko ahozko ondarearen bilduma dago jasoa. Proiektu honen helburu nagusia da Etxarri Aranazko ahozko ondarea eta hizkera bildu eta hedatzea; hau da, etxarriarron hitzaren eta ahotsaren bidez gure herritarren elkarrizketak, kontakizunak, bizipenak, esperientziak, oroitzapenak eta ahozko jarduerak denon ikusgai paratzea.   Hortaz, ongi etorri etxarriarron ahotsaren atarira!

Edukia

Gune honetan etxarriarron ahozko lekukotasunak aurkituko dituzu: bideoak, audioak, transkripzioak… Era berean, eskuragarri dituzu Etxarri Aranazko euskarari buruzko hainbat dokumentu: liburuak, artikuluak, hiztegiak… Bestalde, bertako leku-izenen edo toponimoen bilduma ere jaso dugu, aitzineko ahozkotasunaren lekuko biziak baitira.

Proiektua

Bilduma honen oinarri nagusia 2011n sortu zen, Udalak 60 orduko grabazioak egiteko enkargua egin zionean enpresa espezializatu bati. Gero, bilduma hori lehendik jasoa zegoen ondarearekin osatu zen, zenbait erakunde edo talderekin izandako lankidetzaren ondorioz: Nafarroako Mediateka, Euskal Herriko Ahotsak, Beleixe irratia, Etxarri 2012, Etxarri Aranazko Toponimia Batzordea… Bestalde, zenbait herritarrek egindako ekarpenak ere jasoak daude bilduma honetan.

Eskerrak eman nahi dizkiegu erakunde, talde eta herritar horiei, etxarriarron ahotsak biltzeko eman duten laguntzagatik.

Gure Kultura

Herri baten ahozko ondarea bertako kultura, gizartea, izaera, identitatea… islatzen duen altxor preziatua da, herri horren biziaren eta indarraren neurria ematen duena. Denon ardura da ondare hori biltzea, babestea, sustatzea eta indartzea.

 

URTEBERRI ABESTIA


 
 

Sakana Mancomunidad de Sakana UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Mancomunidad de los Servicios Sociales de Base - Zona de Etxarri Aranatz