Etxarriko Gaztetxokoa, 2015. urtean jarri zen martxan. Gaztetxokoa, ikasturte osoan zabalik dagoen gazteendako topalekua da. 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendua dagoen gunea da. Helburu Nagusia, neska-mutilek neguko asteburuetan egoteko eta ongi pasatzeko toki bat izatea da. Etxarriko Udalak sustatutako espazio honetan, gazteak begirale baten zaintzapean daude.
Gaztetxokoa, Maisu-Meixtren eraikineko lehenengo solairuan dago eta bi eremu nagusietan dago banatuta. Lehenengoak jolasteko leku handi bat du pin-pon, eta futbolinekin, espazio honetan sukalde bat, mahai eta aulkiak ere badauzkate, bertan sukalde ikastaroak egiteko edo meriendak eta ospakizunak prestatzeko.
Gaztetxokora gerturatzen diren gazteak, bertan dagoen begiralearekin adostuko dituzte arauak eta asteburuko jarduerak. Beti ere aske egoteko denborarekin eta bideratutako tailerrekin.
Bigarren gunea leku lasaiago bat da, sofak ditumusika entzuteko, lagunekin hitz egiteko, edo pelikula bat ikusteko.
Gaztetxokoaren proiektua aurrera eramateko batzorde bat osatu zuen udalak. Bertan daude begiralea, alkatea eta zinegotziak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako prebentzio eta drogamenpekotasun hezitzailea eta Kultur, Kirol eta Gazteria teknikaria ere. Batzordeak, gaztetxokoaren nondik norakoak eta bertako joan etorrien jarraipena egiten du. Kide guztien arteko koordinazio lana batez ere.
Gaztetxokoa zabalik egonen da, urriaren 20tik, maiatzaren 26ra bitarteko asteburuetan. Larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara eta igandetan 17:00etatik 20:30era.
2018-2019 ikasturtean, 40 gaztek izena eman dute udalean.
Matrikula: 30€ kurtso osoa. Famili ugariak, bakarkakoak eta biolentzia matxistarengatik kaltetuei, %20ko deskontua aplikatuko zaie, udalean galdetu. Etxarrin erroldatuak ez daudenak, 40€.
948460004 / 606239008
kultura@etxarriaranatz.eus
Zerbitzuak@etxarriaranatz.eus