Euskara nafar hizkuntza eta ondarea da. Euskal kulturaren funtsezko osagarria izateaz gain kohesiorako eta integraziorako tresna ere bada. Denok dugu euskara jakiteko eta erabiltzeko eskubidea, eta legeak hori bermatzea. Udalak herritarrek euskaraz bizitzea posible izateko lan egiten du. Etxarriko Udalak, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan egonik, euskararen sustapena eta normalizazioa bultzatzen ditu.
Informazio gehiago eta harremanetarako: http://sakana-mank.eus/berriak/euskara
Bestalde, Udala Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea ere bada, Etxarri euskararen arnasgune izanik, beharrezkoa delako euskara eguneroko arlo guztietan normalizatzea. Informazio gehiago: http://www.uema.eus/nor-gara/