Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

Udalak dituen gutxieneko eskumenak Toki-araubidearen Oinarriak Arautzen Dituen 7/1985 Legearen 25. artikuluan daude zehaztuta:
 

  • a) Hirigintza:  hirigintzaren antolamendua, kudeaketa, gauzatzea eta diziplina. Ondare historikoaren babesa eta kudeaketa.  Babes publikoko etxebitzaren sustapena eta kudeaketa, finantza-iraunkortasunerako irizpideekin.  Eraikuntza mantentzea eta birgaitzea.
  • b) Hiri-ingurumena: batik bat parke eta lorategi publikoak, hiriko hondakin solidoen kudeaketa, eta hiri-eremuetako hots-,argi- eta atmosfera-kutsaduraren aurkako babesa
  • c) Edateko uraren etxeko hornidura eta hondakin-uren ebakuazioa eta tratamendua.
  • d) Bide-azpiegiturak eta bere titulartasuneko beste ekipamendu batzuk.
  • e) Gizarte-premia duten egoeren ebaluazioa eta informazioa, eta gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen berehalako arreta.
  • f) Tokiko polizia, babes zibila, suteei aurrea hartzea eta suteak itzatzea.
  • g) Trafikoa, ibilgailuen aparkalekua eta mugikortasuna. Hiri-garraio kolektiboa.
  • h) Tokiko jarduera turistiko interesagarriaren informazioa eta sustapena.
  • i) Azokak, hornidurak, merkatuak, lonjak eta kale merkataritza.
  • j) Herri-osasungarritasunaren babesa.
  • k) Hilerriak eta hileta-jarduerak.
  • l) kirolaren eta kirol-instalazioen nahiz aisialdirako instalazioen sustapena.
  • m) kulturaren eta kultura-ekipamenduen sustapena.
  • n) Nahitaezko eskolatzea betetzeko zaintzan parte hartzea, eta kasuan kasuko hezkuntza-administrazioekin lankidetzan jardutea, ikastetxe berriak eraikitzeko beharrezkoak diren orubeak lor tzeko. Haur-hezkuntza, lehen hezkuntza edo hezkuntza bereziko zentro publikoetara xedaturiko toki-titulartasuneko eraikinen kontserbazioa, mantenua eta zaintza.
  • ñ) Udalerrian bertan, herritarrek informazio- eta komunikazio- teknologien erabilera eraginkorra eta jasangarrian parte hartu dezatela sustatzea.
  • o) Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta genero-indarkeriaren kontrako jarduerak sustatzea.

 

Horietaz aparte, Etxarri Aranazko Udalak ondoko zerbitzuak eta azpiegiturak ere kudeatzen ditu:

  • Euskararen sustapena.
  • Garapen sozio-ekonomikoa.
  • Generoaren arteko berdintasunaren sustapena.
  • Aniztasunaren sustapena.
  • Musika Eskola.
  • Gaztetxokoa.
  • Haur Ludoteka.
  • Liburutegia.
  • Igerilekua.
  • Hiltegia.
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea