Erreserba: Hamar lagunetik gorako taldeek nahitaezkoa dute aldez aurretik erreserba egitea. Gutxiagoko taldeen kasuan ere erreserba egitea gomendatzen da, erabilera bermatzeko.
Gehienez ere gau bat pasatu ahalko da aterpean, betiere kirol, kultur, hezkuntza eta/edo zientzia jarduerak egiteagatik, bertan gaua pasatzea ezinbestekoa bada.
Erreserbaren ordutegia:
Eguna ematea: 12:00 - 19:00
Gaua ematea: 19:00 - 12:00
Lehentasuna: Sartzen den taldearen erreserba errespetatu beharko da, horrek izango baitu beti lehentasuna.
Arrazoitutako kasu bereziak: udalak baldintzak aldatu ahal izango ditu eta borda berak bakarrik erabiltzeko baimena eman ahalko dio erabiltzaileari, baita giltzak utzi ere. Adibidez, ikastetxeei, bi egun eta gau bat pasatzeko baimena emango da.
Eskabidea idatziz udaletxean egin beharko da.
Ibilgailuak: Motordun ibilgailuekin bertaratu nahi izanez gero, baimen berezia behar da, eta ibilgailuan Udalak emandako txartela agerian jarrita egon beharko da.