Liburutegiak 350 m2 ditu, eta horietatik 300 erabiltzaileak egoteko dira. Irakurtzeko eta lan egiteko 50 toki dauzka. Eremu honetan hainbat zerbitzu eskaintzen dira:
Maileguei buruzko informazioa emateko erakusmahaia
Liburutegiak erakusmahai bat du zerbitzuko langileek informazioa eta maileguak emateko. Horrek erraztu egiten du erabiltzaileekiko harremana. Informazioa emateko eta maileguak egiteko gunea da.
Irakurketa gela
Irakurketa gelak hartzen du liburutegiaren erabilera libreko esparrurik handiena. Herritar guztiek aukera dute liburutegiko instalazioetara sartzeko eta bertako fondoak (liburuak, aldizkariak, egunkariak...) kontsultatzeko, bertako bazkidea izan gabe. Ondoko atalak ditu liburutegia:
Orokortasunak | |
1. Filosofia. Psikologia | |
2. Erlijioa | |
3. Gizarte Zientziak: | Ekonomia, Politika, Zuzenbidea, Hezkuntza, Etnologia |
5. Zientzia Zehatzak: | Matematikak, Fisika, Kimika, Natur Zientziak |
6. Zientzia Aplikatuak: | Medikuntza, Ingeniaritza, Nekazaritza, Industria |
7. Artea. Jolasak. Ikuskizunak. Kirolak | |
8. Hizkuntza. Literatura | |
9. Geografia. Historia |
Haurren gela
Kristalezko horma batek bereizten ditu haurren gela eta irakurketa gela. Barnealdea ikusteko aukera ematen du, baina ez dago intsonorizatua.8 urtetik beherako haurrendako 1300 liburu eta ikus-entzunezko baino gehiago ditu.
Talde lanean aritzeko gela
Talde lanean aritzeko gela irakurketa gelatik bereizita dago (baina ez intsonorizatua). Taldean lanak egiteko erabiltzen da, eta 12 lagun sartzen ahal dira gehienez.
Interneterako sarbidea
Liburutegiko langileen bulegoan 2 ordenagailu daude doako kontsultak egiteko. Horien bidez herritar guztiek aukera dute Internetera, katalogora eta abarrera sartzeko. Ordenagailu bat haurrek erabiltzeko jarri da (15 urtetik beherakoek), eta bestea, berriz, helduendako.
Egunean, erabiltzaile bakoitzak ordu erdiz nabigatzen ahal du gehienez. Erabiltzaileek astean barna txanda erreserbatzeko aukera dute, telefonoz edo, bestela liburutegiko arduradunarekin hitz eginez. Erreserbatutako txandaren lehenbiziko hamar minutuetan eskatzailea aurkezten ez bada, erreserba erabiltzeko eskubidea galduko du.
Iragazki batek mugatzen du sarerako sarbidea, eduki desegokiak dituzten webgunetara inor sar ez dadin: bortizkeria, sexua, arrazakeria, xenofobia, etab. Kontsultak egin eta ordenagailuak erabili bakarka eginen da, ez taldeka. Ordenagailu bakoitzean bi pertsona egonen dira gehienez txanda bakoitzean. Dokumentuak zuri-beltzean inprimatzeko 0´05 € ordaindu behar da orrialde bakoitzeko, koloretan, berriz, 0´10 €.
Ikus-entzunezkoak
Liburutegiko langileen bulegoaren atzean 1000 ikus-entzunezko baino gehiago daude (DVD, CD eta CD-ROM).
Gordailua
Gordailuak liburutegiaren gainerako azalera hartzen du: ia 50 metro karratu. Han daude irakurketa gelan sartzen ez diren gaztelaniazko eleberriak eta antzinako aldizkariak. Gune hori ez dago irekita jende guztiarendako, baina hango dokumentuak liburutegitik ateratzen ahal dira, eta maileguz uzteko baldintzak eta beste geletako dokumentuak eskatzekoak berdinak dira.
Dokumentuak itzultzeko postontzia
Liburutegiko atean postontzi bat jarri da liburutegia itxita dagoenean dokumentuak itzultzeko
Zerbitzua jarri da batez ere lan ordutegiengatik itzultzeko arazoak dituzten pertsonendako eta asteburuan aiseago egiten ahal dutenendako, ordu horietan liburutegia itxita baitago.
On line Baliabideak