Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

Zer da Trikuharrien ibilbidea?

Etxarri Aranazko udalerrian dago kokatuta, luzera desberdinekobi ibilbidek osatzen dute, egurrezko geziekin daude seinaleztatuak, gezi horiek marka zuriak eta horiak dituzte. Bi ibilbide hauek kanpinetik hasten dira eta trikuharri bakoitza dagoen tokian panel tematiko bat aurkituko dugu informazio interesgarriarekin.


 


 

 

Ibilbide "Luzea" (PR NA- 133)

Bietatik luzeena da; 14.44 km luzera du eta 4 ordu 44 minutuko iraupena gutxi gorabehera beti bakoitzaren prestakuntza fisikoaren arabera. Ibilaldi hau egun osorako gomendatzen da, bertan trikuharrien hondakinak ikusiko ditugu.

0:00'- 0 Km.
Hasiera: aparkalekutik, kanpinaren ondoan (490metrokoaltitudea).

Bertan, eskubitikdoan pista hartu behar dageziz seinaleztaturiko bidegurutze bateraino, 1,8 km  tartea
Aurrera jarraitu pista eskubira utzita. 200 metroraIraigorriko erreka pasa bere zubitik eta pista jarraitu.

0:34 '- 2,9 km
San Adriango baseliza(550metroko altitudea). 200 metrora mahaiak ikusiko ditugu. Sasi, pago eta haritzen artean igo. Panoramika, ekialdean Andiako mendia, mendebaldean Urbasa

0:55'- 4 km. Bi noranzko gezia
Eskubira, bidetik kanpoBeitzetako trikuharria dago

 

BEITZETAkoTrikuharria (700 metroko altitudea). 

 

Dimentsio handiko tumulua da. Koordenatuak: x:0572975 y:4753420

 

Basurdearen panela

 

Hartu berriz bidea eta goraka segi definizio gutxiko bide batetik

1.07'- 4,7 km.

 

IRUITURRIETAko TrikuharriaBeitzetako terminoan


Bigarren trikuharria, basoko maldaren erdialdean dago kokatuta. Malda handiko tarte bat erabili zuten ehorzketa egiteko. Koordenatuak x:0572850 y:4753875

"Onddoen” Panela.

 

Jarraitu alanbrezko hesi bat gurutzatuz.
1: 11 '- 4,9 km.

 

JENTILTZULOko Trikuharria(850 metroko altitudea).

Jentil izena izugarri erabili zen euskal megalitikoan. Beraz hirugarren tumulu honek Jentilzulo izena du. Bigarren tumulutik gertu dago, berezitasun gisa harri handi bat dauka kraterraren erdian. Koordenatuak: x:0572732 y:4754005

 

"Ikaztegi panela".

 

Ikaztegiak
Pago artetik goraka jarraitu Bakaikuko mugaraino gerturatu arte. 1.24'- 5,6 km.

 

BENTATXAR Trikuharria, Benintzargaineterminoa(921 metroko altitudea).

Gain batean dago trikuharri hau, harri pilaketa ehorzketa bat egin den tokian. Koordenatuak x:0572279 y:4754459

 

"Mugak". Mugako mugarriak jarraitu denbora guztian.

1 :34 '- 6,2 km. IRUMUGARRIETAgaina (959metroko altitudea). Panoramikak ekialdera.
Mugarriahiru aldeekin markatuta.

 

Jaitsi pixkanaka gailurretik
1 :40'- 6,5 km.

 

Mendebaldeko ZELATAMUNO Trikuharria

Dimentsio txikiko tumulua da, pago handi baten azpian  eta 20 metro exkaxetara ekialdeko Zelatamuno dago. Koordenatuak: x:0572411 y:4755259

Metro gutxitara

 

Ekialdeko ZELATAMUNO Trikuharria, (936 metroko altuera). 

Koordenatuak: x:0572437 y:4755272

"Paisaia Panela".

 

Panoramika ekialdera Beriain . Jarraitu jaisten ixtor eta zuhaixken artean
1:46'-6,9 km.

 


MINTEGITXUTAko Trikuharria(915 metroko altitudea).

Mintegitxutako tumulua tamaina txikikoa da eta berriz mendixka edo mendi pasa natural batean dago. Koordenatuak. x.0572674 y:4755427

“Haritzaren panela”

 

Bere inguruan gertuko haritzak harrizko babesekin mintegi gisa erabilita. Gipuzkoa eta Aralarko panoramikak. Jarraitu mugatik
1 :57'- 7,4 km.

Gezi tridimentsionaleko gaina markatzen: Etxegarate, Lizarrusti eta Antatzain (ez dago ibilbide honetan sartuta). Jarraitu mugatik
2:00'- 8 km.

 

TXARADIGORRIkoTrikuharria-MIRUATZAbesteak baino hobeto kontserbatuta
(963 metroko altitudea).

 

Txaradigorriko–MiruatzaTrikuharria
Itxura onenetako bat da denetatik, Antatxula edo Miruatza izenarekin ere ezagutzen da

Tumulua tamaina handikoa da eta kamera estu bat dauka erdi aldean. Koordenatuak x:0573512 y:4755592
"Trikuharrien egitura panela”. Definizio gutxiko bidea pago artetik jaisten da.

 

Trikuharrien egitura 

Tumuluaren egitura
Bertako harearekin egina, 19 metroko gehienezko diametroa du, eki-mendebaleko norabidean, eta bi tumulu txiki faltsuak E-M eta H-M muturretan, dirudienez harrapaketetan eroritako edo botatako harri-pilaketen eraginez. Tumuluaren gehienezko altuera 2,5 metrokoa da.
Eraikitzeko erabili zuten sistema aztertu beharrekoa da. Lubakiaren hasieratik —ekialdean— ganberaren alderako bost metrora, harri landu handiak topatzen ditugu, hiruki edo erronboide formarekin landuak edo sailkatuak. Punta edo erpin bat behera zeuden kokaturik inklinazio jakin batez eta lurrean ia sartu gabe.
 
Tumuluaren planta eta laukia. Ilunago indusketa eginiko tokia.

Ganbera
Sinplea da, angeluzuzeneko plantakoa, 120 graduko orientazioarekin eta honako dimentsioak dituzten hiru ortostatok osatua: mendebaleko harlauza (burukoa), 205 X 100 X 15 zentimetrokoa; iparreko harlauza, 299 X 193 X 13 zentimetrokoa; hegoaldeko harlauza, altua bainozabalagoa, 138 X 250 X 10 zentimetrokoa. Lehena, burukoa, laukizuzeneko formakoa lau zentimetro zegoen lurrean sarturik. Alboetako harlauzak, berriz, ia ez zeuden lurrean finkaturik, harrietan baizik, baita burukoan ere. 
Hilobiratze-ostilamendua
Aurretik indusketak egin zituztenek ez zuten ia hondakinik utzi. Ganberan soilik harri-puska bat aurkitu genuen, bost zentimetroko sakoneran, buztinezko lurrean; harri horrek, gainera, oinarriko mutur batean ukitu txiki bat besterik ez zuen (5.3 irudia). Beste materialak tumuluaren azaletik 5 eta 10 zentimetro artean agertu ziren landaretza-geruzaren azpian.
 
Ganberako planta eta aurretiko bista
 
Ondorioak
Miruatzan aurkituriko materialek ez dute ia berrikuntzarik ekartzen. Bai zeramika bai harri litikoakohikoak izaten dira eraikuntza mota hauek egiten zuten artzainen munduan. “Jentilen urrea” bilatzen zutenek oso inportantzia gutxi emango zieten aurkituriko material horiei, eta horregatik egonen ziren lurrean sakabanaturik.  Hori dela eta, ez dugu zalantzarik guk eginikoaren ondoko beste garbiketa batzuetan beste material batzuk aurkitzeko aukera egon daitekeela. Nafarroako museoetan kontserbatzen diren trikuharrietako materialen artean ez dugu hau bezalako zeramikarik ikusi. Ontzia egiteko erabilitako pasta eta forma nolabaiteko lotura izango lukeKalparmuño eta Gorostiaranen (Aizkorri) aurkitu eta berreraikitakoarekin, Donostiako museoan. Nafarroako trikuharrietan ere ez dugu Miruatzakofoliazea bezalakorik aurkitu.
Gaur egun arte iritsi den moduan, ezer gutxi esan dezakegu ganbera eraikitzeko sistemari dagokionez. Ia ez zen lurrean zulorik egin harlauzak kokatzeko. Tumuluaren egitura, berriz, interesgarria da; izan ere, argi dago harriak erdi aldera inklinaturik daudela lehen metroetan eta, ganberatik gertu erabat horizontal.
Agian, eraikitzeko sistema landu honek eragin du gaur egun arte hain modu perfektuan kontserbatu izana. Eraikitzeko moduari dagokionez, nolabaiteko lotura izan dezake Santui-Arrelamendiko (Gipuzkoako) estaziokoekin, nahiz eta monumentu mota desberdinak izan.
Bukatzeko, esan beharra dago tumuluaren dimentsioengatik, Miruatzako trikuharria MaluaquerrekEuskal-Herriko tumuluen diametroekin eginiko grafikoaren barnean kokatu daiteke, hau da 19 eta 20 metroko diametrokoen artean, Euskal Herrikoen % 10ekin gertatzen den bezala.
 
Maria Amor Beguiristain - Nafarroako Unibertsitateko Arkeologia Mintegia

 

2:15'- 9 km. Bidegurutze bat. Ezkerreko bidea hartu.
2:22 '- 9,6 km. Olanomendixka. Bere garaian artegi baten izandako hondakinak. Jarraitu Aurrera. 500 metrotara igo Fagamendi pago artean.
2:27'- 10,6 km.
1.08'- 5,4 km. Utzi bidea eta igo malda gogor bat eskubiraFagamendi Trikuharriraino

 

FAGAMENDIkoTrikuaharria(814 metroko altitudea).

Koordenatuak: x:0574108 y:4753972

 

“Pagoa panela”


 

Hartu berriz bidea. 300 metrora alanbrezko hesi bat, jarraitu paraleloan. Panoramika Iparraldean Aralar,  hegoaldean Beriain eta Etxarri Aranatz.
2:50'- 11,5 km.

 

MAITZAGURko TrikuharriaZamalgain tokian kokatuta(750 metroko altitudea).

 

MAITZEGURKO Trikuharriak erdi aldean tamaina txikiko harkutxa edo zista bat erakuste du, badirudi bakarkako ehorzketa bat dela. Koordenatuak: x:0574630 y:4753832

“Trikuharrien esanahia Panela”

 

50 metrora utzi gailurra eta alanbrezko hesia, eta jaitsi eskubitik. Pagadiak haritz amerikarrei ematen dio paso. Jaitsiera gogorra  sigi-sagan.  Ez egin kasu egurra ateratzeko erabiltzen diren bideei.

3:10'- 13,2 km.
Burdinezko atea eta zubia errekaren gainean. Lehenengo etxebizitzak ikus ditzakegu. Jarraitu aurrera errepideraino iritsi arte.

3:30'-14.9 km.
2:03 -9,7 km. Kanpineko kanpoan dagoen aparkalekura helduera.

 

Ibilbide"Motza" (PR NA 134)

Beste ibilbidea baino txikiagoa da, 9,7 kilometroko luzera du eta 2 edo 3 orduko iraupena. Ibilaldi hau egun erdi baterako gomendatzen da. Bertan ibilbidean dauden hamar trikuharrietatik bi ikusiko ditugu. Zati batek PR NA 133 ibilbidearekin bat egiten du.

0:00'- 0 km.HASIERA. Kanpin ondoko aparkalekutik (490 metroko altitudea). Bertan, eskubitikdoan pista hartu behar da geziz seinaleztaturiko bidegurutze bateraino, 1,8 km  tartea. Eskubiko pista hartu. Ibilbidea geldi-geldi goraka doa haritz eta ohianpe artean.

0:33 '-2,8 km. Bista zoragarria(550metroko altitudea)
“Zotolak”  edo txerriak gordetzeko etxetxoak ikusiko dira. 300 metrora Iraigorriko errekaren zubia pasa. Ezkerretara alanbrezko hesia. Hariztitik  pagadirako trantsizioa ikuste da.

0:41 '-3,7 km. Bidegurutzea Lapurbideko bidearekin Bentatxarrerainogoraka doana. Aurrera jarraitu hormigoizko zubi bat erreka baten gainetik pasa arte. 450 m eskubiko pista hartu.

0:58 '- 4,8 km. Utzi bidea eta jarraitu igotzen eskubitikPagamendiraino.
Hemendik Aurrera ibilbide honek PR NA133 ibilbidearekin bat egiten du, 10.6 kilometroan kanpineko aparkalekuraino.


Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea