“Red Natura 2000” barruan daude hezegune berriak sortzeko proiektua eta interes ekologiko handiko hariztiak zaintzeko proiektua Aralar Mendia BILean
- Hezegune berriak sortzeko proiektua
Baso-igel jauzkaria Sakanan barrena errekuperatzeko hainbat putzu eraikitzen hasi dira Nafarroako Gobernuaren ekimenez. Etxarrin, 5 hezegune sortuko dira: Basopokalen 2, Beheko basoan 1, Utzubarren 1 eta Burgalden 1 (Lizarragabengoa). La Caixaren Gizarte Ekintzak finantzatuta, GANASAk (GestionAmbiental de Navarra) gauzatzendu egitasmoa.
Proiektuko egileendako nabari-nabaria da hezeguneen falta Sakanako Aralar magal guztian barrena. Hezeguneen hutsune hori eta haien arteko distantzia txikitzeko asmoz sortu da egitasmoa. Aurretik, Arbizun (Sandindein) eta Altsasun (Usolarraingosietsa) oso arrakastatsuak izan dira igel eta anfibioen ugalketak.
Beheko basoko Informazio taula
Sakanan hainbat tokitan baltsa txikiak sortuz, bizitzaz beteriko txokoak berreskuratzen dira.
Aralar Mendia “Natura 2000 Sarean” sarturik dago, habitat asko baitaude, baita Europa mailan interes handia duten fauna eta landaretza espezie ugari ere. Nabarmentzekoa da anfibio eta narrasti espezie asko bizi direla eta guztien artean, baso-igel jauzkariak (Ranadalmatina) behar du arretarik handiena.
Aralarren barreiaturik dauden eremu hezeetako batzuetan bizi da, edo ibar hondoko hariztietan edo haietatik hurbil, elorrien eta zuhandorren ondoan, bazkalekuetan… Argiz eta urez beteriko bazterrak dira, bizitzaz beterikoak! Toki horietan, baso-igel jauzkariak behar adina elikagai eta putzu ditu eskura, ugaltzeko.
Holako tokiak, ordea, gutxi dira eta elkarrengandik urruti daude; beraz, putzu edo baltsa berriak sortzen (ikusten duzun bezalakoa) lagungarriak izaten dira “jauzkari handi” horrenisolamendua eragozteko eta, hein handian, haren populazioa garatzeko.
Eremu heze horien inguruan habitat egokia sortzen da bai baso-igel jauzkariarentzat bai beste anfibio espezie, hegazti, saguzar eta abarrentzat.Zatoz isilean. Harrituko zara!
• Interes ekologiko handiko harizti zaintzeko proiektua Aralar mendia BILeran
Pagadiak bere alde basofiloa eta azidofiloa Aralarko berezko baso garrantzitsuenetakoak dira betetzen duten espazioarengatik.
Hariztiak, bigarren zuhaitz formazio ugarienak dira, haritz arrunta, haritz ilaundunak eta haritz kandugabeak dira nabarmentzen direnak bere itxuragatik. Harizti multzotan, gune batzuk dira garrantzitsuenak zuhaitz zahar handiak daudelako, bere biodibertsitatearen baliogatik.