Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2024/02/28

UDAL ESTOLDERIA - SAREAN BUTXADURAK


Etxarri Aranazko udalak gogorarazten du erabat debekatuta dagoela komunera hondakin solidoak edo ez-biodegradagarriak botatzea, udalerriko estolderia-sarean buxadurak eragiten baitituzte.

Ingurumen arazoa izateaz gain, gastu erantsia dakar diru-kutxa publikorako

Pasa den otsailaren 23an herriko kolektore nagusietako bat buxatu zen, hondakin solido ez-biodegradagarriak botatzeagatik, hala nola, toallatxo hezeak, kamisetak, fardelak edo latak.

Udalak beharrezko prebentzio-neurriak hartu izan ditu eta hartuko ditu estolderian buxadurak saihesteko eta fatxadetako edo etxebizitzetako kutxetetan ikuskapenak egingo dira isurketen jatorria kontrolatzeko.

Horregatik, herritarrei dei egiten zaie guztion kalterako diren horrelako praktika kutsatzaileak eta gizalegearen kontrakoak saihesteko.

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea