Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2025/06/11

TEKNOADINEKO LANDALAB SAKANA

2023. urteaz geroztik, Garaian kooperatibak Teknoadineko proiektua gauzatzen du Sakanan, Bogan taldeko kooperatibek diseinatutako Auzosare esku-hartze eredua abian jarriz, eta bere ekarpenak barrutik partekatu nahi ditugu, taldeko kideen ikuspegitik.
Teknoadineko berrikuntza sozialeko proiektua da, landa eremuko zahartzearen erronkaren eta adineko herritaren behar sozial berrien aurrean. Teknologian oinarritzen da, hauskortasun-egoeran dauden adinekoak detektatzeko, eta bizilagunengan, bakardadea prebenitzeko, topaketa eta zaintza sareak sortuz.
Nafarroako Gobernuak bultzatua abiatu zen Europar batasuna-NextGenerationEUko, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean (PRTR) oinarritutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Mekanismoaren finantzazio linea baten bitartez 2024ko abendura arte. Gaur egun, Sakanako Gizarte Zerbitzuen hiru mankomunitateen (Irurtzungo oinarrizko eremua, Etxarri-Aranatzeko oinarrizko eremua eta Ziordi, Olazti eta Altsasuko mankomunitatea) eta Nafarroako Gobernuaren bultzada irmoarekin jarraitzen du.
Teknoadinekok oso harrera ona izan du Gizarte Zerbitzuetako talde profesionaletan, adineko pertsonen artean eta udalerrietan oro har, eta emaitzak bultzada kolektiboaren ondorio dira.

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea