2025/11/19
Etxarri Aranazko LH6. maila – DBH 3. maila bitarteko gazteeen familiei zuzendutako oharra:
2015. urtean Etxarrin Gaztetxoko bat sortzea lortu genuen denon artean. Etxarriko Udalak, 12-16 urte bitarteko gaztetxoekin batera, Gaztetxokoko proiektua martxan jarri zuen, neska-mutilek neguko asteburuetan egoteko eta ongi pasatzeko toki bat izan zezaten. Urte hauetan Gaztetxokoan izandako esperientziaren ondorioz, Gaztetxokoak azaroaren 8an ateak zabalduko ditu.
Aurtengoan ere, LH 6. mailako gazteei parte hartzeko gonbidapena luzatzen diegu eta urteen esperientziak utzi digunaren ondorioz, adin tartea DBH3. Mailara, 14-
15 urtetara murriztu da, beraz, 11-15 urte bitarteko nerabe/ gazteak izanen dute bertan parte hartzeko aukera.
Gaztetxokoa, azaroaren 8tik apirilaren 26ra bitarteko asteburuetan zabalik egonen da. Larunbatetan, 17:00tatik 21:00tara eta igandetan 17:00tatik 20:00tara.
Ohar honekin batera, 2025-2026 ikasturteko egutegia eta matrikula orria bidaltzen dizkizuegu. Ordainketa egin ondoren, ordainagiria matrikula orriarekin eta nerabearen argazki batekin batera udalean aurkeztu beharko da.
Begiraleei beraien lana errazteko, ezingo dira Gaztetxokoan sartu matrikula, ordainagiria eta argazkia ekarri ez dutenak. Aldi berean, matrikula orrian, familiko kontaktu telefono bat jartzea beharrezkoa da, nerabe/gazteari buruzko edozein gauza hitzartzeko.
Gaztetxokoaren inguruan informazio gehiago nahi izan ezkero gurekin harremanetan jarri, Udaletxean 10:00etatik 14:00etara, 606239008 telefonoan 9:00etatik-14:00etara, edota kultura@etxarriaranatz.eus helbide elektronikoan.
Gaztetxokoan parte hartuko duzuelakoan, Etxarriko Gaztetxokoko Lantaldea.
Matrikula zaitez eta etorri Gaztetxokora!