Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2023/10/25

EUSKARA IKASLEENDAKO DIRU-LAGUNTZA

BEHIN BEHINEKO ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IKASLEEN ZERRENDA  - ALKATEAREN EBAZPENA 

 

Diruz lagunduko dira 2021eko uztailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra arte egindako ikastaroren matrikulak

Eskabideak aurkezteko epea:
2023ko uztailaren 6tik 2023 irailaren 6ra

 
Eskabideak aurkezteko epea:
2023ko uztailaren 6tik 2023 irailaren 6ra
 
Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Honako dokumentazioa aurkeztu beharko da Etxarri Aranazko Udaleko bulegoetako erregistro orokorrean edo erregistro elektronikoaren bidez:
a)Eskabide orokorra beteta.
b) Eskatzailearen nortasun-agiriaren kopia.
c) Erroldatze ziurtagiria, eskabideak aurkezteko epea hasten deneko antzinatasuna duena gehienez ere. Ziurtagirian eskatzailea noiztik dagoen udalerri horretan erroldatuta agertu beharko da.
d) Euskaltegiak eginiko ziurtagiria asistentziari edo aprobetxamenduari dagokionez eta matrikula ordaindu izanaren agiria.
e) Helburu honetarako eta epe berbererako Sakanako Mankomunitateari egindako dirulaguntza eskaeraren kopiak. Zentro publikoetan, alegia hizkuntza eskola ofizialetan, Zubiarten eta Euskarabideko euskaltegian ari diren ikasleak ere salbuetsita daude.
f)Aitorpena, helburu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako dirulaguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azken kasu horretan, kontzesioari dagokion ebazpenaren kopia erantsiko da.
Ez dira posta elektroniko bidez jasotako eskabideak aintzat hartuko.
Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea