Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2025/04/10

ETXARRI ARANAZKO OINEZKO ETA BIZIKLETAZKO BIDEAK

Proiektuaren aurkezpena

Etxarri Aranatzen oinezko eta bizikletazkoentzako bide seguruak, bidegorriak, diseinatzea da parte hartze prozesu honen helburua. Horiek Etxarrin martxan diren proiektuetan oinarrituta diseinatu nahi dira. Eta herritarroi diseinurako laguntza eskatu nahi zaizue.

Aurreko urteetan Etxarri Aranatzeko Udalak oinezko eta bizikletentzako espazio seguruak sortzea bultzatu du; horren adibide, plazaren peatonalizazioa. Bestetik, 2025. urtean bi proiektu garrantzitsu bultzatuko dira Sakana mailan: Santiago Bidea eta Sakanako Bizikleta Bidea.

Bada, hiru proiektu horietan oinarrituta, Etxarri mailako oinezkoentzako eta bizikletentzako bide seguruen sare bat diseinatzea da helburua, herri-gunea (alde zaharra) eta herriko auzo eta gune garrantzitsuenak komunikatuko dituena, hurrengo urteetan poliki-poliki eraikitzen joanen litzatekeena. Bidegorri hori diseinatzeko, herritarren parte hartzea eskatzen da.

Proiektuaren elementu finkoak

Jada gauzatuta edota zehaztuta dauden elementuak honakoak dira:

  •   Plazako gune peatonala (herriko ibilbideak, berdez): Plazako gunea hartzen du, liburutegitik parkeraino.

  •   Sakanako Bizikleta Bidea (urdinez): Arbizu aldetik garai bateko bideberri zaharra jarraituz iritsiko da herrira, eta autokarabana gunearen ondotik Alde Zaharrera sartuko da, Sagarmiñetatik herritik atera eta Kanpozeleitik Bakaiku aldera joateko.

  •   Santiago Bidea (Donejakue bidea, horiz): Hein handi batean aurrekoarekin bat egiten du. Baina Eraga inguruan eskoletarako bidea hartzen du, hortik oinezko bidea jarraituz, Udaletxeraino, eta gero, Ugalde kalean behera joanda, berriz ere Ibilbide ziklablearekin bat egiten du.

    Galderak

    Hiru elementu horietatik abiatuz (Plaza Peatonala, Sakanako Bizikleta Bidea eta Santiago Bidea), horiek elkartu eta herriko beste guneetara iritsiko den sarea egin nahi da. Udalak landu ditu aukera batzuk (gorriz), eta horien gaineko herritarren iritzia jaso nahi du: adostasunadesadostasuna, aldaketa edota hobekuntza posibleak... Udalak aurreratu dituen proposamenak hori dira:

  •   Plazatik Zugarreta alderako ardatza (Andramari, Lurloi, Arkuetabide, Larrañeta).

  •   Plazatik Malkorramendi-Aldapasoro aldeko ardatza (Kattubide, Malkorramendi).

  •   Plazatik eskola-ikastola-futbol zelai alderako ardatza.

    Eta beraz, proposamen horien gaineko iritziak ematea eskatzen dizuegu, horretarako galdetegi hau erantzunez.

    Eta, noski, aurreikusi ez diren bestelako proposamenak egiteko aukera ere ematen da, hiru ibilbide horiez gain, bestelakoak diseinatzen joateko.

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea