Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

ETXARRI ARANAZKO FESTAK, INKLUSIBOAGOAK

 

Aniztasun funtzionala duten pertsonei edota beste arrazoiengatik beharra duten pertsonei aukera eman nahi diegu festa modu lasaiago batean gozatu dezaten. Hainbat momentutan festak zaratatsuak eta jendetsuak izaten dira. 

Beraz, egoera hauetan inklusibitatea errazagoa izan dadin:

- TXOKO LASAIA eskeiniko dugu, Danbolintxulo haur-ludotekan (musika-eskola ondoan).

· Jendetzagatik eta zaratagatik lasaitasuna behar duen pertsonarentzat.

· Haurra pertsona heldu batekin sartu beharko da.

· Ez da jolasgela bat, baizik eta gune lasaia, tartetxo batean babesgune moduan erabil daitekeena.

- BARRAKA-GUNEAN, egokitzapen hauek egingo dira:

· Musika edo bozinen bolumenak jeitsi.

· Argiaren intentsitatea murriztu.

· Aniztasun funtzionala duten pertsonak ilaratan itxaron behar ez izatea.

Keinu txiki batekin eta inor atzean utzi gabe,  festak guztiontzat izan daitezke.

Inklusibitatearen aldeko batzordea

TXOKO LASAIA. ORDUTEGIA:

LARUNBATA 2, 11:30-13:00

ASTEARTEA 5, 11:00-14:00 eta 17:00-19:00

Data 24/07/2025  »  02/09/2025


Itzuli
ETXARRI ARANAZKO FESTAK, INKLUSIBOAGOAK
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea