2022/01/31
Urtarrilaren 22tik maiatzaren 29ra, larunbata eta igandetan: larunbatetan 17:00-21:00 eta igandeetan 17:00-20:30.
Erroldatuak 15€ko zenbatekoa ordainduko du eta 20€ ez erroldatuak.
2022/01/31
2022eko ZIRKULAZIO ZERGA erreziboak kobratuko dira.
Ordaintzeko borondatezko epea MARTXOAREN 7an bukatuko da.
Helbideraketa berriak edo aldaketak eskatzeko azken eguna: OTSAILAREN 28a.
2022/01/13
LIZITAZIO IRAGARKIA: ETXARRI ARANAZKO ARGITERIA PUBLIKOA BERRITZEKO OBRAREN BIGARREN FASEAREN LIZITAZIO PROZEDURA HASI DA.
86 LED argiteriaren instalazioan datza, 5 aginte-kuadro ezberdinetan banatuta (Zumurdiñeta poligonoa, Aldapasoro auzoa, Arluzepe, Zugarreta eta Nagusia)
Lizitazioan parte hartu nahi dutenek PLENA bidez aurkeztu beharko dituzte proposamenak.
Epea urtarrilaren 28an, eguerdiko 13:00tan bukatuko da.
2022/01/13
UHOLDEEK KALTETUTAKO HERRITARREK ZERGA-SALBUESPENA ESKATZEKO EPEA IREKIA
Nafar Gobernuak Etxarri-Aranatz, uholdeek eta euriteek kaltetutako herri izendatu du. Pasa den abenduko uholdeek kaltetutako herritarrek zerga-salbuespena eskatu ahalko hainbat zergetan
Eskaerak Udalean aurkezteko epea 2 hilekoa da, gaurtik hasita.