Beroa dago eta gu gara! Bero naiz, hotzak nago, ez dut lorik egiten, artikulazioetako mina, orain parre, orain negarra… zer daukat? Ba al dago norbait egoera berean? Jakina! Ez zaude bakarrik, asko gara eta Pantxika laguntzeko prest heldu da. Kontatuko digu nola sentitzen diren bera eta bere lagunak garai berri honetan, ze aldaketak izaten ari diren eta nola ari diren aurre egiten hauei eta aldaketak behar dituen sistema patriarkalari. Gizartearen parte bat entzungor eta itsu mantentzen den bitartean, honen %50a ixilik eta bakardadean sufritzen ari da, baina Pantxika aliadeen bila heldu da! Bere umore gazi-gozo, aldarrikatzaile eta feminista horrekin gauza asko kontatuko dizkigu gure lagunak. Parre egin nahi duen edozein pertsona helduri zuzendua