Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

Etxarri geldiezina eraikitzen jarraituko dugu

Erakutsi dugu gestio zorrotza egiten badakigula, eta gure herrian proiektu sendoak aurrera eramaten ditugula. EHBilduko taldean proiektu berriak sortuko ditugu, eta martxan daudenekin ere aurrera jarraituko dugu. Gure lan-ereduan parte hartzea ezinbestekoa da, eta Etxarri ez dugu ulertzen eragile eta herritarren parte hartzerik gabe, hori da gure lan-ildoa.

Nahi dugun herria eraikitzeko denon parte hartzea behar dela uste dugu, eta urte hauetan zehar udal lanetan tokatzen zaigu aritzea gure ekarpena egiteko, Udal taldea eta ni lanean aritzeko prest gaude, herritarrekin, herri-eragileekin, baita ere herrian sortzen diren ekimen eta proiektuekin, batzuetan udala sortzailea izaten, beste batzuetan laguntzailea, baina modu batean ala bestean gurekin kontatuko duzue.

Ez dugu ahaztuko gure artean ez daudenei eta ez dugu etsiko. Ez dira gutxi gure herritik urruti daudenak, bere giza-eskubideak urratuak dituztenak. Beste batzuk, zoritxarrez, ez dira inoiz bueltatuko. Herri honen Sufrimenduaren Mapa lehenengo lerroak idatzi ditugu, tamalez, oraindik lerro asko falta dira idazteko. Datozen belaunaldiek mapa honen bideak ezagutzeko zubiak eraiki behar ditugu, iragana nahitanahiezkoa da beraien bide propioa aurkitzeko. Eraiki dezagun denon artean herri askea eta parekidea, euskalduna eta sendoa, alaia eta konpromisoz betea. Beti aurrera, baina atzekoa ahaztu gabe. 

Hitz ematen dizuet Etxarri hori eraikitzen lan ta lan jarraituko dugula. Etxarri feminista, euskalduna, parte-hartzailea, askea, ama-lurra maitatzen eta zaintzen duena, bere erabakiak hartzen duena kanpoko agindurik gabe, hitz batean: geldiezina!.

 

 

 

Silvia Marañon

Alkatea


 

 

 

Alkatearen agurra
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea