Lurraren pisua hauts bihurtua, hondarraren aritasuna esekiduran, oinez etengabe aritzea, etengabe bilatzea… Zer uzten du gizakiak bere urratsen atzetik? Nola har daiteke perspektiba altueretatik? Zer da nahitaezkoa? Nola egin ikusgai funtsezkoa dena?
Protagonistak bakarkako bidaia bat egingo du, txelo baten musikaren laguntzarekin, eta esekidura uneak, aire-dantza uneak, eta berarekin batera eraldatzen den paisaia bat marratuko ditu.