Etxarri Aranatzen txistu tradizioa 1934. urtera eramaten gaitu Patxiko Urrestarazu irakasle zela hainbat haur ibili ziren txistua ikasten 1934. eta 1936.artean.
Gaitaren tradizioa, ordea, handiagoa zen. Gerra aurretik fama handikoak izan ziren Karasatorretarrak. Gerra ondoren jotzeari utzi zioten eta haur talde batek, 50. hamarkadan, ekin zion txistua ikasteari Etxarriko bandako zuzendari zen Alfredo Martinezekin. Talde horretan Pedro Mari Artieda, Vicente Garciandia, Rafa Goñi, Manolo Ijurra eta Luis Mariñelarena zeuden.60. hamarkadan, aurretik aipatutakoaz gain txistulari gehiago izan zen talde hartan: besteak besteDaniel Karasatorre gaita jole ohia, Pedro Mari Artieda eta Pedro Manuel Guruziaga. Hamarkada horretan, gutxika-gutxika txistulari gehienek - lan arazoak zirela eta- taldea utzi zuten.
1970. urtean JoséAndrésSánchez, hasi zuen, bere txistu irakaskuntza lana. 1973. urtean JoséAndrés txistulari talde gazte baten buru agertzen da.1990. urtera arte 20 urteko lan nekaezina osatu zuen txistua eta solfeoa irakasten.
Bere ikasleekin txistu talde handi bat sortu zuenfesta bezpera eta jaietako kalejiretan ibiltzen ziren. Txistu taldea Nafarroanzehar ere hainbat alarde eskaini zituen.
Konpositore gisa, adierazgarria da: San Adrian egunerako Biribilketa a San Adrian kantua sortu zuen eta urtero jotzen dute txistulariek jai egun horretan.
Bazekien, batez ere, txistua gure folklorearen ikur zela eta bere funtzio nagusia ospakizunak alaitzea zela, bai txistua bakarka edo dantzariak laguntzen.
Azken urte hauetako txistu eta gaita taldeko kideak: Alberto Sánchez, Joxean Begiristain, Joxean Jaka, Sabino Garmendia, Anaitz Igoa…