Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

Web: http://sakana-mank.eus/

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Uriz kalea 32,  31830 Lakuntza (Navarra) Tfno.: 948 46 48 67 Fax: 948 46 48 53

info@sakana-mank.com

Dagoeneko hogeitabost urte baino gehiago igaro dira Sakanako Plangintza Orokorrerako Mankomunitatea osatu zenetik. Izan ere, 1985eko irailaren 12an Sakanako hainbat udal elkartu ziren, eskualdeko udal eta kontzeju guztiak bilduko zituen Mankomunitatea sortzeko. Mankomunitatearen helburuak dira, besteak beste, denen interesekoak diren eta udalerrien arteko lankidetzan oinarritutako irtenbideak behar dituzten kudeaketa-gaiak aztertzea eta konponbidea ematea.

Gaur egun, Sakanako Mankomunitatea honako herri hauek osatzen dute: Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Ergoiena, Arruazu, Uharte Arakil, Irañeta, Arakil eta Irurtzun.

Sei dira Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuak: uraren goi eta behe hornidura, hiri hondakinen bilketa eta tratamendua, euskara, immigrazioa, kirolak eta etxebizitzak zaharberritzeko bulegoa.

Sakanako eskualdeak 305,5 km2 ditu, eta 20.000 biztanle baino gehiago bizi dira bertan.

Web orri honen bidez, informazioa eman nahi dizugu udalaz gaindiko entitate honek garatzen dituen programa, zerbitzu eta jarduerei buruz eta, aldi berean, ezagutzera eman nahi dizugu nolakoa den Mankomunitatea barrutik.

Era berean, atari hau interaktiboa izatea nahi dugu. Izan ere, horren bidez ezagutu nahi dugu eskualdeko herritarrek eta zerbitzuetako erabiltzaileek gure udalen eta mankomunitatearen interesekoak diren hainbat gairi buruz duten iritzia. Gure ustez, elkar ezagutzeak zerbitzu hobeak ematea ekarriko du.

Emauseko Traperoak, Turismoa, Etxebizitza, Garpen agentzia, Bitartekaritza zerbitzua,

Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea