Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

Pazkonamores

Abenduaren 24an, goizean, bazkaltzeko ordura arte, gutxi gorabehera, haurrak etxez etxe ibiltzen dira “Pazkoon amores” (Pazkoren amorez) esaten eta kantatzen, eta etxekoetakoek jatekoak ematen dizkiete, eta baita diru pixka bat ere. Haurrek poz handiz hartzen dituzte opariak.

 

Urteberri ohitura

Ilbeltzean, ordu txikitan, taldeka kalez kale “Urteberri” abesten da. Abestiak urte berriaren hasieraz hitz egiten du, batez ere ur berriaz, barrutik baitator.

 

URTEBERRI

Ur goiena, ur barrena,
urte berri egun ona,(bis)
bai ta guk ere umore ona.

Etxe onetan sar daiela
bakearekin osasuna
onarekin ondasuna
Urte berri egun ona.

Baratzean belar ona,
harrek dauka lurrin ona.
Madalena, Madalena,
ba dakizu goiza dala.

Etxeko andre zabala
ama onaren alaba
bidean aditu degu
limosnerua zerala

Etxeko andre giltzaria
ireki ezazu ateria
atarian idergia,
harrek dauka l(ur)* berria

Izotzetan ta elurretan
abenduko gau luzetan (bis)
Gu gaixuok oinutsetan

Haizea dabil mendebala;
jaiki, jaiki guregana
umore onez etor gera
urte onak ematera

Sentitzen degu sentitzen
ariz arela jaikitzen;
urdaiaren zarrazt otsa
hemendik degu sentitzen

Eguzu bada eguzu
borondaterik ba dezu
borondaterik ba dezu,
edo despedi gaitzazu.

Agua cimera, agua profunda
buen día el de año nuevo,       
y nosotros con buen humor.

Entre en esta casa
la salud con la paz
y con la prosperidad la bondad.
Feliz día de año nuevo

Buena hierba en el prado
Que despide buen aroma.
Madalena, Madalena
Ya sabes que es temprano.

Magnánima dueña de la casa
hija de buena madre,
de camino nos han hecho saber
que eres dadivosa.

Señora de las llaves
abre la puerta;
está en la puerta la luna
que trae  agua virgen

Sobre la nieve y el hielo
en largas noches de Diciembre
pobres de nosotros que vamos descalzos.

Sopla el viento oeste
levántate hasta nosotros,
que venimos de buen humor,
a felicitarte el año nuevo.

Ya sentimos ya
que te estás levantando
que el ris-ras del tocino
desde aquí escuchamos.

Si algo tienes
danos lo que te parezca
si es que piensas dar
Y si no despídenos.

Lehen ahapaldia nabarmentzekoa da, arkaikoa eta kontzeptuala delako, ur berriari buruzko mezua baitu.

Zalantzarik gabe, izaera etnografiko sakoneko ohitura da.

JOSÉ MARÍA SATRUSTEGUI

Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea