2019/05/21
Etxarri Aranazko Udalak WEB berria aurkeztu du, komunikazioa eta gardentasuna bermatzeko helburuarekin.
Orriaren diseinuari dagokionez, argia eta praktikoa da, eta baita azkarragoa ere. Sare sozialei lotuta dago, eta sakelako telefonoaren bidez kontsultatzeko egokitua.
WEB orrian, batetik, Udalari buruzko informazio ugari jasotzen da, eta tramiteak korreo bidez egiteko aukera ematen du. Gardenasun ataria ere badu, non herriterrek udalaren aurrekontuei, tasei, ordenantzei eta hirigintza arautegiari buruzko informazioa aukituko duten, besteak beste.
Kultur, kirol eta aisialdiari buruzko informazio ugari ere aurki daiteke, eta baita ere udal zerbitzuei buruzko informazio espezifikoa : Musika Eskola, Liburutegia, Auntzetxea, Gaztetxokoa, Kanpina…
Bestetik, atal berri bat ere garatu da, WEB orriaren nobedaderik handiena dakarrena: ETXARRI ARANATZ EZAGUTU, SAKANAREN BIHOTZEAN. Bertan herriari buruzko informazio zabala aurkitu daiteke, bai bisitariendako, eta baita herritarrendako ere: nola iritsi, non erosi, non lo egin, ohiturak, zerbitzuak, ondare kuluturala eta naturala, ibilbideak…
WEB orrina Etxarriko merkataritza, ostalaritza, industria eta zerbitzuei buruzko informazio xehea ere agertzen da, bertako ekonomia sustatzeko asmoz.
Informazio gehiago:
https://guaixe.eus/etxarri-aranatz/1557839761476-udal-web-orri-berria-edukiz-hornituta-dago