2017/01/27
Etxarri Aranazko udalak Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzuak ateratako diru laguntza deialdi baten bitartez herriko langabetuak kontratatu behar ditu (2014/2016 Ebazpena). Bi (2) edo lau (4) persona kontratatuko dira 6 hilabeterako. LANGILEEN EZAUGARRIAK: a) Errenta bermatua jasotzen duten pertsonekin, edo gutxienez ere %33ko desgaitasuna frogatzen dutenekin, edo genero indarkeriaren biktima diren emakumeekin. b) Emakumeekin izenpetutako kontratuengatik. c) kontratuak izenpetzeagatik 45 urtetik gorako gizonekin edo iraupen luzeko langabeak diren 30 urtetik gorakoekin (gutxienez 12 hilabetez langabezian enplegu agentziak inkesta egiten duen egunaren aurreko 18 hilabetean). Gehienez C taldeko bi pertsona kontratauko dira --BALDINTZAK: Zerbitzu anitzetako-peoi kategoria daukaten pertsonen zerrenda Udalak aurreikusita dauka, 2017an lanean hasteko, langileak kontratatzea lanaldi osoan eta 6 hilabeterako gehienez. Ziuraski lau langile izango dira. Batzuk berehala hasiko dira lanean eta beste batzuk uda aldera. EUSKARA:Langileak euskaraz jakin beharko du, lanako hizkera euskara izango baita. FUNTZIOAK: Langileak egingo dituzten lanak: garbiketak, zakarrontziak hustu zaborren, lekua aztertzea; desbrozeak, ibilaldiak garbitzea eta mantentzea, obra txikiak, etabar. Horretaz aparte langile batek udaletxeko beste langileak lagunduko ditu (kulturan aribidez). EPEA:Izena emateko 2017ko otsailaren 15ko 14:00ak baino lehen Altsasuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.
HAUTESPEN PROBAK: Udalak hautespen probak egingo ditu:
Proben emaitzak Etxarri Aranazko bulegoko iragarkian argitaratuko dira azterketaren egunean esandako datan. KONTRATUA: Kontratua Nafarroako Gobernuak artero ematen duen dirulaguntzarekin lotuta egongo da: interes orokorreko eta sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko, toki entitateei langabeak kontratatzeko diru-laguntzak ematearen oinarrien arabera izango da. Gogoratzen da ezin direla kontratatu udal honek ioan zen urtean programa honekin kontratatutako pertsonak.
|