Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2022/10/27

KOLON ETA ONDESTEKO MINBIZIA PREBENTZIO PROGRAMA
2014. urteaz geroztik, Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Detekzio Goiztiarreko Programa (PDPCCR) garatzen ari da, tumore horren intzidentzia eta hilkortasuna murrizteko helburuarekin. Programaren barruan dauden pertsona guztiei eskaintzen zaie bi urtean behin test bat egitea.
 
Denbora gutxian, beste kanpaina bat hasiko da ETXARRI ARANATZ osasun-eremuan. Buelta honetan, 50 eta 69 urte bitarteko gizon eta emakume guztiak gonbidatuko ditugu (jaiotze-data: 1950eko urtarrilaren 1etik 1971ko abenduaren 31ra).
 
Gonbidapena 2022/10/31tik 2022/11/28ra bitartean bidaliko da. Aldi horretan gonbidapena jasotzen ez bada, komeni da programarekin harremanetan jartzea helbide-datuak egiaztatzeko (848 423498).
 
Programaren web-orrian, www.cancercolon.navarra.es, informazioa gehiago aurkitu daiteke.
Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea