2015/02/05
ETXARRI IYOTEETAN
Urte berriarekin batera eta Garizuma aurretik, iyote egunetan murgilduta gaude etxarrin. Gizakunde, Andrekunde, Garikunde, Zalduniyote eta Astearteiyote.
- Gizakunde (urtarriklaren 29a): gizon helduen eguna; txatarras jantzita eskean ateratzen ziren. Jatekoa biltzen zuten, eta gero afaria egiten zuten.
- Andrekunde (otsailaren 5ean): emakumeen eguna; beraiek aritzen ziren etxez-etxe eskean. Gero afaria egiten zuten.
- Garikunde (otsailaren 12an): gazteen arteko borrokara eguna; kolpeak urte guztian zehar debekatuta zeuden, eta egun hau beraien arteko gorabeherak konpontzeko erabiltzen zuten. Egun honetan, aurkaria lurraren kontra eusten zen, baina kolpeak eman gabe. Maskubiak haizez bete, eta jendea jotzen zuten, baita suko hautsa bota ere.
- Zalduniyote, o mutillerdiyek ( otsailaren 15ean): igandea etxeko txikienen eguna izaten zen. Herriko haurrak txatarraz jazten ziren.
- Astierteiyote ( otsailaren 17an): gaita jotzen zen eta bazkaria egiten zen. Denak txatarraz janzten ziren.
Azken urte hauetan, iyote egun hauek kintoen eskuetan geratu dira eta aurten, kintoek Gizakunde, Andrekunde eta Garikunde egunak ostegunean ospatuko dituzte (2014ean ostiralean ospatzea erabaki zuten).
Udaleko Emakume Batzordeak, Andrekunde eguna indartu nahian, herriko elkarte desberdinen laguntzarekin iyote egun hau herritarrengana hurbiltzeko nahia azaldu du.
Otsailaren 15ean, igandean Zalduniyote eguna ospatuko da eta egun horretan haurrak arratsaldean txatarras mozorraturik elkartez-elkarteko ibiliko dira jai giroan. Asteartean berriz, kintoek eta herritarrek parte hartuko dute Iyote batzordeak prestaturiko ekitaldi desberdinetan. .
Astearteiyote eguneko ekitaldien programazioa:
(Eguraldiaren arabera, ekitaldiak plazan edo pilotalekuan izanen dira)
Iyote Batzordea