2021/04/01
Bere ibilgailua han aparkatzen dutenek aukera izanen dute ur biltegia betetzeko eta ur beltzak husteko ere. Gune berria erabiltzea doakoa izanen da, “herria ezagutzera emateko asmoz sortu baita”. Hala ere, alkateak zehaztapena egin du: “ezin izanen da 72 ordu baino gehiago erabili aste batean, beraz, 3 egun egon daitezke aste batean”. Autokarabanistek herri erdian epe labur horretan egoteko aukera ematez, “herria ezagutu eta eskaintzen dituen zerbitzuak erabil ditzakete. Hori guztion onerako izanen da: dendak, tabernak, negozioak... Eta, gainera, herriari bizitza gehiago emanen diola uste dugu. Gainera, gurean egon ondoren, ingurunea gustuko balute, bueltatzean udal-kanpineko zerbitzuak denbora luzeagoz erabiltzeko aukera izan lezakete”.
Testua: Guaixe