Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2017/03/31

“La Abogacía del Gobierno español presentó un recurso de apelación contra la sentencia dictada por la el Jdo. Contencioso-Admistrativo Nº 1 de Pamplona, en la cual se desestimaba el recurso contra el Ayuntamiento de Etxarri Aranatz, por una pancarta a favor del acercamiento de presos que supuestamente estaba colocada en el balcón del Ayuntamiento en el chupinazo del 2015, . El recurso ha sido estimado por el TSJN”.

Hori dela eta, Etxarri Aranazko Udalak adierazpen hauek egiten ditu:

1- Espainiako Estatuko abokatuaren  apelazio-helegitea juridikoki onartezina zen, Nafarroako 1. Auzi-epaitegiak demostratutzat eman baitzuen 2015eko txupinazoan ez zegoela Udaletxeko fatxadan “Preso eta iheslariak etxera” leloa eta presoen argazkiak zituen pankartarik. Hori horrelaxe jasotzen zuen Guardia Zibilaren txostenak berak. Berez, salaketa jartzeko aitzaki bakarra pankarta hori izan zen, eta jarrita ez zegoela demostratzeak salaketa funtsik gabe utzi zuen (pankarta hori kale batean zegoen eta ez udaletxean).

2- Apelazioan Estatutuko Administrazioak esaten du txupinazoan “ETA talde terroristaren aldeko” kartelak bazirela. Batetik, esan beharra dago ez dela egia, inondik inora, udaletxeko balkoian ETAren aldeko kartelak jarrita zeudenik. Eta bestetik, akusazio horrek ez du zerikusirik jatorrizko salaketaren edukiarekin eta pankartarekin. Beraz, apelazioak ez du inolako arrazoibide juridikorik, eta Estatuko abokatuaren aldetik esku-hartze edo injerentzia politiko larritzat hartzen dugu hori.

3- Txupinazo egunean baziren hainbat herritar eskuartean euskal presoak hurbiltzearen aldeko ikurrak eramaten zituztenak, udaletxeko balkoietan zein kalean. Ukaezina da herritarrek eskubide osoa dutela euren adierazpen-askatasun eskubidea libreki erabiltzeko, eta nahi dutena aldarrikatzeko.

4- Dispertsioaren kontrako aldarrikapena giza-eskubideei lotutako eskaera da. Eskaera zilegia, legala eta baketsua. Izan ere, Nafarroako jendarte zabalak egiten duen eskaera da, eta horregatik urtarrilaren 25ean Nafarroako Parlamentuak dispertsioaren kontrako adierazpen instiuzional bat egin zuen, gehiengo osoz onartuta.

5- Apelazio honek demostratzen du, berriz ere, Espainiar Estatuan ez dagoela botere judizialaren eta politikoaren arteko bereizketarik. Interes politiko zehatz batzuei erantzuten diela epai honek, hain zuzen ere.

6- Apelazio honetan borondate politiko argi bat ikusten dugu, etxarriarrok eta oro har nafarrok bakearen, elkarbizitzaren eta askatasunaren alde hartua dugun bidean trabak jartzeko;   zigorraren estrategian oinarrituta. Oztopoak oztopo, balore horien alde lanean jarraituko dugu.

Etxarri Aranatzen, 2017ko martxoaren  29an.

 

 

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea