Etxarri Aranazko Udalak, 2020ko otsailaren 21ean egindako osoko bilkuran, 2020 urteko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batez. Baita Musika Eskolakoak ere.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.