Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2021/01/27

2021eko IYOTIEK BERTAN BEHERA

2021eko urtarrilaren 26an, Alkatetza honek EBATZI DU:
1.- Etxarri Aranazko 2021. urteko Iyotiek (Gizakunde, Andrekunde, Garikunde, Zalduniyote eta Astearteiyote), bertan behera uztea, osasun larrialdiari aurre egiteko aparteko neurri bezala.
Erabaki hau arrazoi epidemiologikoak jarraituz hartu da, eta SARS-CoV-2aren infekzioen hedapena murrizteko helburuarekin.
Udako festa edota feriak bertan behera uztean gertatu zen bezala, Alkatetza honek erabakia atsekabe handiz hartu du, baina gauden egoeran bizitzak erabaki guztien erdigunean jartzea ezinbestekoa dela ulertuz.
Era berean, herritarrei arduraz jokatzen eta osasun-gomendioak betetzen jarraitzeko deia egiten zaie, orain arte egin duten bezala

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea