Hirigintza eta Lurralde Antolaketa arautzeko Foru Legearen testu bateratua onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017. Foru Dekretu Legegilearen 7. Puntuan zehaztutakoa jarraituz, PEAU bat hasiera batean onartu baino lehen, hiritarren partehartze prozesu bat gauzatu behar da. Promotoreak jada ondoko partzelen jabeekin elkartu badira ere, gainerako bizilagunei ekarpenak egin edota galdera aurkezteko aukera baliatu nahi diete.
PROMOTOREAK: Maria Ines Martinez, Ignacio Lazkoz, Alaitz Lazkoz eta Unai Lasa.
PEAUaren OBJEKTUA: Etxarri Aranazko 3. Poligonoko 1012. Partzelari dagokion Udal Plan Orokorreko zehaztapen xehatuak aldatzea, zuzkidura-jarduketa bat arautzeko, dentsitatea handitzeagatik. Zehazki, 03/1012. Partzelan etxebizitza bakarra egin ahal izatetik, eraikin berdinean bi etxebizitza egitera pasatzea aurreikusten da. Dentsitatea handitu egiten da, baina eraikigarritasuna ez da handitzen, eta partzelaren erabilera ez da aldatzen.
DOKUMENTAZIOA: Antolamendu-proposamenaren dokumentua eskuragarri dago esteka honen bidez ikusteko. PEAU MUNDIÑO 11
EKARPENAK EGITEKO EPEA: 2020ko urriaren 7ª arte, ondoan zehazten den helbideetan: andoni@ig-er.com eta inaki@ig-er.com