AMA LURRA AZOKA
2012-04-29 Sakanako EHNEko abeltzain eta nekazariek BELARDI, tokiko ekonomia bultzatzeko ekimena aurkeztu zuten
Belardik Sakanan tokiko produktuetako apustua egin du. (Agronavarra, de Canal 6 Navarra) : https://www.youtube.com/watch?v=DfxEE_8g-2Q
Ama Lurra azoka, lehen sektoreko erakustoki Sakanan.
Eskualdeko abeltzain eta nekazariek, Belardi ekimenean elkartuta, bitartekaririk gabebertako produktuen kontsumoa sustatzeko helburuarekin.
Azokan hainbat postu dago, bertan Sakanako abeltzain eta nekazariek bere produktuak zuzenean saltzen dituzte.Belardi ekimeneko kontaktuaEtxarriko udaletxean dago, bertan zertan ari diren lanean, beraien apustua, salmenta zuzena, bertako produktua eta erantzukizun partekatuari buruzko informazioa jaso daiteke.
Logotipo bat ere sortu dute Sakanan egindako produktuak identifikatzeko eskualdeko merkataritza eta beste feria batzuetan salmentan jartzen direnean. Feria hauek egutegi finko bat dute.
Ama Lurra azokan beste gune batzuk ere badaude, hala nola, ibarreko aziendaren erakustaldia, bertako abereek jasotzen duten elikadurari buruzko informazioa, lana egiteko modua edo ziklo itxitako filosofia eta salmenta zuzena.
Azokan, besteak beste, gazta, ardoa, eztia edo ogia erosi eta dastatu egin daitezke.
“Arco” Proiektua
Arco (Erantzukizun partekaturiko nekazaritza) salmenta zuzenekoa, EHNEk bultzatuta.
Ekimen hau Lizarra aldeanjarri zen martxan 2011ko hasieran; izandako arrakasta ikusita Foru Erkidegoko beste zonalde batzuetara eraman zuten proiektua.
Salmenta zuzeneko beste modu batzuk etaekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremana sustatzeko, guztia elkarrekiko konpromisoarekin eta merkaturatze kanal motzak erabiliz “harreman zuzen eta egonkorrak laguntzen dituztenak”. Gainera, “elikagai osasuntsu eta kalitatezkoakbermatzen dituzte kontsumitzaileendako eta ekoizleendako, prezio egokietan”.
Nafarroako esperientziak
ZORRI AZOKA:
Zorri Azoka, azoka soziala, Sakanako ekoizle eta artisauen topagune izatea nahi duena.
2013an hilean behin egiten hasi zen topaketa hau hiruhileko bihurtu da, urtean lau azoka egiten dituzte izaera kultural eta sozial baten inguruan.
ZER DA ZORRI AZOKA?
Zorri Azoka herri azoka bat da, herriak egina eta herritarrei zuzendua. Hurbileko proiektua da, elkartasun gunea eta elkartzekoa.
Zorri Azokak, besteak beste, honako helburu hauek lortu nahi ditu:
Sakanako ekonomia suspertzea.
Bertako produktuak ezagutaraztea eta haien kontsumoa bultzatzea.
Bertako nekazaritza, abeltzaintza eta artisautza bultzatzea.
Arteari behar duen gunea ematea.
Sakandarren arteko harremanak eta elkarlana bultzatzea.
Ingurugiroa zaintzea eta errespetatzea.
Herriko komertzioak bultzatzea
Oso jende desberdina gara, eta bakoitzak bere proiektua du;
baina gauza bat garbi daukagu: Zorri Azoka guztion proiektua da, batzen gaituena eta zaindu behar dena. Hori dela eta, elkarrenganako errespetua eta zintzotasuna ezinbestekoa da lan egiteko.
Zorri Azoka azoka soziala da eta ildo hauetan ere lan egin nahi du:
Truke txokoa
Txanpon soziala
Bidezko merkataritza
Zorri Azoka bertako ekoizleen erakusleihoa den heinean, azoka irekia da: hilero artista, ekoizle edota artisau gonbidatuak izaten ditugu, Sakanakoak zein kanpokoak.
PARTE HARTZEKO
Zorri azokan parte hartu ahal izateko, lehenik eta behin, azokaren ideiekin bat egin behar duzu (ikusi azokaren baldintzak).
Honela bada hona hemen bete behar duzun fitxa, hauxe gure helbide elektronikora bidali: zorriazokainfo@gmail.com
Zurekin harremanetan jarriko gara azokan parte hartu dezazun.
BERTAKO EKOIZLEEN ETA ARTISAUEN AZOKA
Ferietako igande goizean bertako ekoizleen eta artisauen azoka egiten da.Bertan sasoiko produktuak aurkituko ditugu, gazta, ogia, eztia, barazki eta fruta desberdinak, eta artisauek egindako eskulanak.
Azoka honetan elkartzen diren artisauen eskaintza honelakoa izaten da: larrua, zilarrezko bitxiak, zeramika, esku pilotak, egur lanak, kakorratzeko bitxiak, puntuzko jantziak, zapatak, oso aukera zabala objektu bereziak aurkitzeko.
ASTEKO AZOKA
Astelehenetan orain dela urte dezente asteko azoka egiten da.
Asteko “zita” honetan postu ugari egoten dira, bertan fruta eta barazkiak, arropa, hestekiak, bakailaoa, egoskari, zapatak, burdindegiko objektuak… aurkitu ditzakegu.
Inolako dudarik gabe, herritarren eta ondoko herritakoen elkartze puntu bat da.