Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

KOKAPENA

Etxarriko kanpina, Sakanako haranean dago, Urbasako eta Aralarko natura parkeen erdibidean. Estrategikoki oso ondo kokatuta dago, izan ere, komunikazio aukera paregabeak eskaintzen ditu Urederrako iturburura, Urbasara, Aralarrera, Iruñara edota Gipuzkoara hondartzetara.

Partzelak, bungalowak, Glamping ostatuak eta albergea daude Etxarriko kanpinean.

Igerilekua, squash pista, futbito eta saskibaloi kantxa, bi haur parke, padeleko pista eta kanpinetik bertatik ateratzen diren hainbat natur ibilaldi egiteko aukera. Natura gustuko baduzu, aukera paregabea duzu. Kanpina duela milaka urteko harizti hostozabal batez inguratua dago.

EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA

Kanpinaren denboraldi-irekiera:

  • Martxoaren 1etik azaroaren 1era, egunero zabalik.
  • Azaroan, abenduan, urtarrilan eta otsailan asteburuetan, zubietan eta Gabonetan zabalik.

Igerilekuko denboraldi-irekiera:

  •   Igerilekua maiatzeko azken asteburutik iraileko bigarren asteburura zabalik.

INFORMAZIO GEHIAGO

www.campingetxarri.com

HARREMANETARAKO

Tel: 948460537

Igerilekua, kanpina eta albergea
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea