2011ko irailean udal musika eskola lekuz aldatu zen. Musika eskola lehengo “Medikuen Etxetik” udalak mojei erositako eraikinera aldatu zen hark ez zituelako behar bezalako baldintzak eskaintzen, eta oraingoak horretarako oso toki aproposa delako, Etxarri Aranatzek beharrezkoa zuen halako eskola.
Musika eskolak hiru solairu ditu. Ikasten ari diren zikloaren arabera solairu batean edo bestean daude ikasleak. Lehen ziklokoak lehen solairuan, bigarrenekoak bigarrenean eta hirugarren solairua bakarkako klaseetarako egokituta dago eta, horregatik, gelak txikiagoak dira.
Ikastetxe berriak antolakuntza hobetzeko aukera gehiago ematen ditu. Ikastetxeak akustika eta hosgabetze aldetik hobekuntza nabaria izan du. Eta solairu ezberdinak daudenez, instrumentu bat bestearekin ez oztopatzeko aukera handiagoak ematen ditu.
Taldekako zenbait saiotan dinamika ezberdina eramaten da ikastetxe berrian. Bandak eta eskolaniak haiendako propio gela bana dute.