Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

San Kiriko

Erromeria hau , ekainaren 13an Ama Birjinaren Baselizan ospatzen da, San Kiriko herriko patroiaren omenez.
Meza egoten da, eta arratsaldean zazpiak aldera lagunen arteko koadriletan merienda bat egiten da baselizaren inguruan. Gaur egun oso jendetsua izaten da jai hau.
Merienda egin eta gero  Etxarriko Dantzakia dantzatzen da (herriko dantza bat) , udalaren mahaiaren aurrean, eta dantzan txistularien doinuekin jaisten da herriraino.
Aspaldi, meza ondoren Bizkainaldera joaten zen eta uzta on bat jasotzeko, soroak bedeinkatzen diren, gaur egun elizako atarian egiten da erritual hau.

 

San Adrian

Erromeria hau ekainaren 16an San Adriango Baselizan ospatzen da. Kasu honetan baselizako inguruan elkartzen da jendea bazkaltzera, baina orokorrean familia artean.
Goizeko bederatzietan, udaletxeko taldea txistularien laguntzarekin beheko basoraino oinez joaten da.
Hamar eta erdietan gutxi gorabehera udal langileek preparatutako fritadaren momentua da, bertan haragi gisatua eta gero zopa denen artean banatzen da. Sabela ondo bete eta gero herriko jendearekin hitz egiten den bitartean, ardo katilu batzuk edaten dira.

San Adriangofritada

Eguerdian baselizan meza egoten da.

Bazkal ondoren, seiak aldera txistulariak jotzen hasten dira, eta gero Dantzkia dantzatzen da ekainaren 13an bezala; geroxeago, iluntzean, beheko basotik herrirako bidea hartzen da dantzan, tartean geldialdiak egiten dira ardoa edateko eta zerbait jateko.

 

Festak

Nola sortu ziren festa egunak? Badirudi hasiera batean herriko festak abuztuaren 15ean izaten zirela eta, beranduago, udazkenean aziendak etxeratu eta soro lanak bukatuta, Etxarri Aranatzen festak urrira pasatu zirela. Herri osoa jai giroan murgiltzen zen, baina hamarkadak eta urteak pasa ahala, jendea lantegietan hasi zen lanean eta, orduan, asteburuan bai, baina astez jende gutxi ibiltzen zen festetan, giro eskasa egoten zen eta horrexegatik, festak urritik aldatzeko, 1980. urtean Etxarriko festak dataz aldatu ziren.
Festak beste data batzuetara aldatzera planteatu zen eta 1980. urtean herri-galdeketa bat egin ondoren, abuztuko lehenengo igandera pasa ziren.

2000. urtean festenbigarren aldaketa.

2000. urteko otsailaren 6an Etxarri Aranatzen Herri Kontsulta bat egin zen festak abuztuaren lehenengo egunetara pasatzeko asmoz. Emaitzen arabera, festak abuztuaren 1etik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira
Txupinazoa, urtero herriko talde adierazgarri batek botatzen du larunbateko eguerdiko ordu batean eta ostegunera arte irauten dute.
Larunbatean, Etxia! egune;igandean, Arañazelkartienegune; astelehenean, Koadrilan egune;asteartean, Haurren egune;asteazkenean, Amiñ-aittuneneguneeta,ostegunean, Kintuenegune

 

Ama birjinaren eguna

Abuztuko 15ean ospatzen da, Andre Mariaren Baselizan, koadrilan joaten da meriendatzera San Kiriko egunean bezala, baina kasu honetan Ama Birjinaren  omenez.

 

Feriak

Urriaren lehenengo asteburuan ospatzen dira, bi egun irauten dute. Abuztura pasa ziren lehengo festak ziren data hauetan eta bi egun hauek ganadu feria egiteko mantendu ziren .

Gaur egun, ganadu feria hau erakusketa moduan egiten da bakarrik, ez da komertziala.
Ferietako igandean mendi joan etorria egiten da, mendira korrika  igotzeko  ohitura hau 1975. urtean hasi zen eta Udaberri elkarteak antolatzen du.

Urtez urte, kirolak pisua hartzen joan da, lehen mailako jarduerekin. Igandean mendira joan-etorria egiten da, 10 kilometroko ibilbide batean, eta 572 metroko tarte positiboarekin Bargatik  gora eta buelta, proba hau bi lagun arteko apustu batetik hasi zen.
Irteera herriko plazatik hamaikak aldera izaten da.

Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea