Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2019/06/21

2019/2020. Kurtsorako bibolina irakaslea kontratatzeko espedienteari hasiera eman.

Soldata: B mailakoa + %14ko lanpostu osagarria.
Lanaldia: Arratsaldez, matrikulazioaren arabera.

Bete beharreko baldintzak :
- Goi mailako bibolinako titulua izatea, edo erdi mailako titulua eta univertsitateko diplomatura edo gradua.
- Euskarazko C1 edo baliokidea den maila. Euskarazko maila frogatzen ez duten pertsonek azterketa egiteko aukera izango dute (data eta tokia jakinaraziko zaie)
- Aurrekari penal sexualen agiria. 

Hautapen prozesua currikulum-aren balorazioaren bitartez egingo da. horretarako, ondoan zehazten den baremoa erabiliko da (gehienez 10 puntu).

*- Lan esperientzia (6 puntu): musika eskola edota kontserbatorietan emandako klaseengatik puntu bat (urte osoa).
Urte bat baino gutxiagoko epea justifikatzen badute, hilabete bakoitzarengatik 0,1 puntu gehituko dira.
*- Formakuntza (3 puntu):
* Espezialitatearekin erlazioa duten goi mailako titulazioa: 1puntu.
* Irakasleen Prestakuntzarako masterra (CAP): 1 puntu.
* Espezialitateari lotutako kurtsoetan parte hartzeagatik (gehienez 1 puntu): 1-10 ordu arteko kurtso bakoitzagatik 0,10 puntu, eta 10 ordu baino gehiagoko kurtsoengatik 0,25 puntu.
*- Bestelako meritoak (1 puntu): Kontzertuak, errezitalak, konpositore lanak etab.

  • Curriculum-a info@etxarraranatz.eus helbidera bidali behar dute interesa dutenek.
  • Izena emateko epea 2019ko uztailaren 5ean, 14:00etan bukatuko da.
Zerrendara itzuli
MUSIKA ESKOLAKO BIBOLIN IRAKASLEA KONTRATATZEKO DEIALDIA
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea