Etxarri Aranatzeko Udalak hautapen-prozesu bat egingo du OFIZIAL ADMINISTRARIEN LAN-POLTSA bat sortzeko etorkizunean aldi baterako kontratazioak egiteko, sortzen diren beharren arabera.
Baldintza nagusiak: adin nagusikoa/Batxilergoa, LHII edo baliokidea/C1 euskara-maila eta deialdian adierazitako gainerakoak.
Eskabideak aurkezteko epea (eskabide-orria, NANa eta merezimenduak) 2021eko apirilaren 29an amaituko da, 14: 00etan.
Deialdiaren oinarriak udalaren webgunean kontsulta daitezke: www.etxarriaranatz.eus, udal-bulegoetan, Altsasuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2021/77/15