Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2017/09/19

Salto! Gazte Topaketa urriaren 20tik 22ra izango dira, Orioko Itxaspe baserrian, eta udalerri euskaldunetako gazteek elkar ezagutzea eta beraien artean euskara oinarri hartuta saretzea da asmoa. 15 eta 18 urte arteko gazteak bilduko dira topaketetan, eta hiru egunetan hainbat ekimen eta ekitalditan hartuko dute parte lagunartean, begirale eta sukaldariekin batera.

Jarduera UEMAren hezkuntza proiektuaren baitan kokatzen da, baina eskolaz kanpoko jardueren garrantziaz jabetuta, aisialdian kokatu dute. Helburua udalerri euskaldunetako gazteak euskal hiztun gisa sentsibilizatu, kontzientziatu, aktibatu eta ahalduntzea da.

Azken batean, euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburuetako bat, euskararen lurgunea hedatzen jarraitzeko. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak gaiaren inguruan sentsibilizatuta, ahalduntze kolektiborako urratsa eman nahi da topaketa hauekin. Maddi Gallastegi UEMAko hezkuntza teknikaria izango da topaketen koordinatzailea.

Matrikulatzeko epea urriaren 9an amaituko denez, albait arinen kanpaina zabaltzea komeni da. Horretarako, udaletik egin beharrekoa hauxe da:

  1. 15-18 urte bitarteko gazteei atxikita doakizuen agiria + egunotan banatuko dugun diptikoa helarazi, euren bizilekuetara bidali, posta arruntaz.
  2. Gazteen elkargune izan daitezkeen guneetan kartelak ipini.

Informazio gehiago:

http://www.uema.eus/2017/09/04/udalerri-euskaldunetako-gazteen-topaketak-izango-dira-urriaren-20tik-22ra-orion-gazteak-euskararen-inguruan-kontzientziatzeko/

Triptikoa

 

 

Zerrendara itzuli
UDALERRI EUSKALDUNETAKO GAZTE TOPAKETAK
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea