Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2014/05/30

Aurten ez baduzu San Adrin egunean norekin bazkaldu, udalaren mahaian bazkaltzeko aukera izanen duzu. Garai batean, San Adrian egunean herritarrek korporazioarekin mahaian bazkaltzeko aukera izaten zuten, eta ohitura hori berreskuratu nahi da, proba moduan. Aukera hau, batez ere, taldean bazkaltzeko aukerarik ez dutenei dago zuzendua. Tokia mugatua egonen da (hamabosten bat toki). Lekua hartzeko, udaletxeko bulegoan bazkarirako tiketa erosi beharko da (18 €), ekainaren 9a baino lehen. Izena eman ahala beteko dira tokiak, baina banakakoek izanen dute lehentasuna. Ez da egonen zerbitzaririk, eta mahaikideen artean zerbitzatuko eta jasoko dira gauzak.
Zerrendara itzuli
SAN ADRIAN EGUNEAN UDALAREN MAHAIAN BAZKALTZEKO AUKERA
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea