Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2019/11/14

Etxarri Aranazko Udalak, Nafarroako Gobenuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoan saldu nahi du, honako oihan aprobetxamendu hau, 2019ko urriaren 4an egindako osoko bilkuran hartutako erabakia jarraituz.
1. Lotea :
·         Baso mota: Pagoa eta aritza amerikanoa
·         Bolumena guztira: 5.751,7 /m³ 
·         Kokapena : Fagamendi, Txurituzarreta, Galtzinlabe, Auntzetxezarra, Beheko basoa.
·         Hasierako prezioa/euroak : 93.117,11 €
Enkantean parte hartzeko ezinbestekoa da ondoko dokumentazioa aurkeztea: Erosi nahi den lotearen hasierako prezioaren %2 aurkeztu izanaren fidantza edo ordainagiria.
Proposamenen aurkezpena: proposamenak Etxarri Aranazko Udaleko Erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezartzen diren moduetako edozein erabiliz aurkeztuko dira, 15 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita (14:00ak arte)..
Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, egur lotearen datuak adieraziz, guzti hau pleguan ageri diren eranskinen arabera..
Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratuko da proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua, gutxienez ere 72 ordu lehenago.
Baldintza teknikoak eta ekonomiko administratiboak ikusgai egonen dira Udal Idazkaritzan, baita kontratazio atarian argitaratuak ere.
 
  • ESKAINTZA EKONOMIKOAREN IREKIERA:
    Eskaintza ekonomikoaren irekiera 2019/11/20ean gauzatuko da, eguerdiko 13:00etan, Alkatearen bulegoan, pleguaren 8.2. puntuan ezarritakoa jarraituz.
     
Zerrendara itzuli
OIHAN ENKANTEA  ATERA (1/2019 espedientea)
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea