Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2015/06/19

ETXARRIKO BERRENOAKO GALTZADA BERRESKURATZEKO IBILBIDE TOPONIMIKOA ETA AUZOLANA

Uztailean nazioarteko lantalde bat etorri behar da Sakanara Berrrenoako galtzada berreskuratzera. Proiektua AMICITA erakundeak antolatu du, Sakanako Garapen Agentziarekin koordinatuta. Lantaldea 18-23 urte bitarteko 10 ikaslez osatuta  dago, hainbat herrialde desberdinekoak: Frantzia, Errusia, Korea, Espainia eta Mexiko. Uztailaren 2, 3 eta 4an Etxarriko galtzada zatian ariko dira lanean.

Etxarri Aranazko Udalak proiektuari bultzada eta indarra emateko asmoz herritarrei irekiak egonen diren bi ekimen antolatu ditu :

UDAKO IBILBIDE TOPONIMIKOA:

  • Eguna: EKAINAREN 27a, LARUNBATA
  • Hitzordua: 9:00
  • Lekua: Udaletxeko estalopean
  • Gidaria: Jose Luis Erdozia

AUZOLAN DEIALDIA:

  • Eguna: uztailak 4
  • Ordutegia: 9:00-14:00
  • Hitzordua: 8:30ean, Urbijotzendeneko zubian
  • Komeni da auzolanera aitzurra eta pala ekartzea

Oharrak:

-Bi ekimentearako izena eman kultura zerbitzuan.

 

BERRENOAKO GALTZADA:

Galtzada honek Urbasa eta Pasai Donibane lotzen zituen, eta itsasoko eta mendialdeko truke komertzialak egiteko baliatzen zen. Bertako merkatari eta mandazainek ibilbide hori baliatzen zuten garraiorako. Harrizko bidea da eta XIX. mendera arte indarrean egon zen. Orain lurrak eta sasiak harrapatu dago.

http://www.ataunturismoa.net/eu/ibilbide-mitologikoak/02-berrenoa.php

 

Zerrendara itzuli
BERRENOAKO GALTZADA EZAGUTU ETA BERRESKURATZEKO EKIMENAK
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea