Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2012/06/25


Dagoeneko 4 hilabete pasa dira Etxarriaranhazten etxarriarron parte hartze plana aurkeztu genuenetik. Hilabete hauetan zehar plan honen oinarriak finkatzen ibili gara: formakuntza saioak, autoerreglamenduaren eraketa, batzordeen irekiera...

Gogoratuko duzuen bezela aurkezpen egunean burututako auzolanean Etxarriko Aritzeta kalean larre bat garbitu zen eta azken egun hauetan bertan zenbati lagun ibili dira bera txukuntzen.

Orain bertan zer egin erabaki beharrean gaude eta horretarako zuzentzen gara zuengana. Elkarrekin eztabaidan eta auzolanean larre honi bizia ematen da gure proposamena, zikinkeriaz betetako larre batetatik denok gozatzeko gune bat eraikitzea.

Beraz ekainaren 30ean, larunbata, goizeko 11:00etan burutuko den batzar irekian parte-hartzera gonbidatzen zaitugu. Haurrak ere gonbidatuak daude.

ETXARRIK MEREZI DU ETA!!!!


PARTE-HARTZE BATZORDEA

Zerrendara itzuli
Auzolana prestatzeko batzar irekia
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea