Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2019/04/11

Dagoeneko amaitu dira Utzubar industriaguneko urbanizazioaren berritze lanak. Honakoak izan dira egin diren aktuazioak:

  • Argi-indarra eta fibra optikoa lurperatu eta kanalizatu.
  • Zorua hobetu eta asfaltatu.
  • Argiteria jarri, LED argiak, hain zuzen ere.
  • Bideberrian zirkulazio marrak margotu eta irteeran seinalea jarri.
  • Zeuden arketen tapak berritu eta ongi jarri.

Lanek 181.673,77 €-ko aurrekontua izan dute. Proiektuak  Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuaren diru-laguntza jaso du  (%50, BEZ kanpo). Gainerakoa Udalak eta pabilioi jabeek hartu dute bere gain: Udalak %10 ordainduta, eta %90 kontribuzio berezien bidez.

Inbertsioren asmoa  da Etxarri Aranazko Utzubar  industrialdea berritzea eta modernizatzea, bertako garapen industriala eta ekonomikoa bultzatzeko.

Zerrendara itzuli
Amaitu dira utzubar industrialdeko lanak Amaitu dira utzubar industrialdeko lanak
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea