Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

Artie Kalea! Etxarriko artisten kolektiboa da, herrian antolatzen diren jarduera desberdinetan parte hartzen dute,  proiektu kulturalak kalera ateratzea dute helburu.

2011. urtean festetako txupinazorako udaletxeko fatxada apaindu zuten tamaina handiko mural batekin. Erdi-erdian Joseba Sarrionandiaren olerki bat  munduko aniztasunean inspiratuta eta bi aldetan koloretako zapiak josita,festetarako herriko jendearen desioak eta asmoekin bertan idatzita.

Besteak beste hitz hauek agertzen ziren:
«askatasuna», «poza», «familia», «euskara»

2011. urteko irailean  “Artie kalia!” eguna ospatu zen.

Etxarriko sortzaile guztien artean antolatu zuten, musikariak, bertsolariak, margolariak, eskultoreak, dantzariak , graffiteroak eta DJak.

Herriko dantza taldeak eta abesbatzak parte hartu zuten,
eta konbinazio interesgarriak egonziren ere:
Bertsolaria bonbardino baten laguntzarekin
Aurresku bat baxu baten laguntzarekin
Margolan bat zuzenean eginda, DJ, graffitti eta pintzelekin

2012. urtean, “Beste 700 baietz!!! 1312-2012” antzerki herrikoian atrezzoa egiten parte hartu zuten.

Talde honen kideek: SagriMauleón, Olatz Aldasoro, Kitz Mendiola,ItxasoAlbarracín, Luis Kintana, Ainhoa Juaniz, Alasne Juanizeta Anaitz Igoa .

Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea