Etxarri Aranatz

ETXARRIKO ESTALOPEA ABENDUAREN 22AN MUSTUKO DA

ETXARRIKO ESTALOPEA ABENDUAREN 22AN MUSTUKO DA

Abenduaren 22an, 19:30ean, Etxarriko estalope barria mustuko da.

Dagoeneko kiosko-estalope berriko obrak amaitzen ari dira, eta dena prest egongo da abenduaren 22rako.

Ekitaldian kiosko-estalopeko aurreneko argi-izeraitzea egingo da, eta Etxarriko parte hartzaileak egongo dira : Etxarriko dantzariak, Etxarriko erraldoiak, Etxarriko gaiteroak eta Etxarriko musikariak.

Amaitzeko, auzatea egongo da etorritako guztiendako; “tripakiak”, hain zuzen ere.

Gogoan izan kiosko-estalopea Etxarriko plaza aldea hobetzeko martxan jarri zen parte hartze prozesu luze bat baten azken urratsa dela, 2017ko otsailean hasi zena. Herrian 2 inkesta egin dira, eta 4 batzar ireki. Talde Tekniko iraunkor bat ere lanean egon da. Prozesu horren ondorioz herrian bi gune peatonalizatu dira, aparkaleku berriak sortu dira, zenbait kaleri norantza aldatzu zaio, mugikortasuna eta irisgaritasuna hobetzeko aldaketa batzuk egin dira, eta ezkenik kiosko-estalope berria eraiki da.

Mezu honi erantsi zaio mustutze-ekitaldiko kartela, eta baita ere estalopeari buruzko informazioa ere :

ANIMATU ETA ZATOZ!!

1.-  informazio osagarria

2.-  informazio osagarria

 

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus