Etxarri Aranatz

ETXARRI ARANAZKO UDALAK EGINDAKO ADIERAZPENA, ANTSOAINGO ESKU GORRIARI EGINDAKO ERASOA DELA ETA

ETXARRI ARANAZKO  UDALAK EGINDAKO ADIERAZPENA, ANTSOAINGO ESKU GORRIARI EGINDAKO ERASOA DELA ETA

 

ANTSOAINGO UDALAK ESKERRAK EMATEN DITU.

 

https://vimeo.com/290224868

Antsoaingo festetan Rafael Alberti plazan jarritako esku gorri erraldoiaren aurkako erasoa irmoki salatu nahi du Etxarriko Udalak. Erasotua izan den eskuak Nafarroako jendartearen eta emakumeon indarkeriaren  kontrako konpromisoa ordezkatzen du, eta Udalaren ustez, nahita egindako eta aurrez pentsatutako eraso matxista da.

Kezkaz begiratzen diegu horrelako gertakari bortitzei mugimendu feministak eta jendarteak bere osotasunean egindako lorpenenen aurrean erantzuten duen egitura patriarkal batean gertatzen baitira.  Lorpen hauek benetan bermatzen dituzte emakumeon eskubide zibilak eta jendarte osoaren onurako dira, izan ere, giza eskubideen garapen handiagoa ahalbidetzen dute. Hori dela eta, gizon heldu eta gazteei dei berezia egiten diegu lorpen hauen parte izan daitezen eta ez ditzaten jarrera eta eraso matxistak babestu; era berean, emakume heldu eta gazteak animatu nahi ditugu edozein erasoren aurrean erantzutera eta beste pertsonen laguntza bilatzera.

Era berean, adierazi nahi dugu gertakari honek berdintasunaren alde eta bortizkeria matxistaren kontrako lanean jarraitzeko beharra berresten duela, uste baitugu, hau dela emakume guztion giza eskubideen bermea lortzeko bide bakarra, gure herrian eta baita munduan ere.

Ez Antsoainen, ez beste inon, eraso sexistarik ez!

 

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus