Etxarri Aranatz

ETXARRIKO UDALAREN PRENTSA OHARRA: UDALERRIAN BI HILABETEOTAN EGON DIREN ARGI ETENEI BURUZKO AZKEN ORDUKOA

Iberdrolaren Nafarroako Argi-banaketarako Departamentuak  Etxarriko  Kontsumitzaileen Udal Bulegoari jakinarazi dionez, Iberdrolak onartu egin du udalerrian argi-hornikuntza arazoak egon direla eta ardura bere gain hartu du. Distrubuidorak gaur egun potentzia arazoak ditu eskualdean dauden etxebizitzen, komertzioen eta gune industrialen argi-demandari aurre egiteko.

Bestalde, Iberdrolak jakinarazi du orain behin-behinean argia beste sare batetik hartzen ari direla, eta oraingoz arazoari konponbidea eman diotela, baina egoerari behin betiko konponbidea emateko Udalarekin bilera bat egin behar dutela egoera sakonago aztertzeko.

Bestalde, Irache kontsumitzaileen udal bulegoko teknikariaren eta Etxarriko Udalaren arteko elkarlanari esker, eta indar gehiago eragiteko asmoarekin, herritarren norbanako kexak jaso era bateratu eta formalean tramitatu dira, eta lanketa kolektibo horri esker Iberdrolak jasotako kexa guztiak onartu eta indemnizatzeko prestutasuna agertu du, nahiz eta norbanako kexa horiek txosten teknikorik gabeak izan.

Aipatzekoa da Kontsumitzaileen bulegoko teknikariak eta Udalak bi hilabete daramatela gaia lantzen eta erreklamazioak kudeatzen, eta orain arte Iberdrolak herritarrei emandako erantzunetan esaten zuela ez zeukala argi-hornikuntza gabezien konstantziarik. Udal bulegotik herritarren 2Otik gora erreklamazio koordinatu dira oraingoz.

Bestalde, Udalak herritarrei gogora ekarri nahi die oraindik badagoela aukera udal-bulegoetan inprimakia bete eta entragatzeko:

http://www.etxarriaranatz.eus/eu/Albisteak.asp?IdNoticia=510

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus