Etxarri Aranatz

2018KO KONTRIBUZIOA ORDAINTZEKO EPEA IREKI DA

Udal honek 2018ko KONTRIBUZIOAREN zergen (hiri eta landa) erreziboak kobratzera pasatuko ditu:

Ordaintzeko borondatezko epea aurtengo ekainaren 8an hasi eta UZTAILAREN 20an bukatuko da. Aipatu epe hori pasata, ordainagiriak Agentzi Exekutibora bidaliko direla, kobratzea premiamendu-bidetik burutzeko, Tributuen Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezartzen diren errekarguekin.

Ordainketak helbideratuak dituztenei, borondatezko epearen azkeneko eguenan bere kontuetan kargatuko zaie, eta gainerakoek herriko banketxe batean ordaindu beharko dute.

Helbideraketa berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna uztailaren 13a izango da.

OHARRA: Orri katastralak udaletxeko bulegoan daude eskuragai.

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus