Etxarri Aranatz

DIRU LAGUNTZA 2018-2019: “KATTUKAN” 0-2 ZIKLOAN MATRIKULATUTAKO HAURREN FAMILIEI

Deialdi honen xedea da Kattuka zentroan 0-3 zikloan matrikulatuta dauden 0 eta 2 urte bitarteko haurren familiei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea. Diru-laguntzak lehia bidezko prozedurari jarraikiz emango dira, eta haien xedea da familia eta erreferentziazko zentro publiko batean derrigorrezkoa ez den hezkuntza bateratzen lagundu eta sustatzea. Izan ere, Kattuka herritik kanpo egon arren, inguru hurbilean dago eta zerbitzu zabalak izateaz gain, herrian eskaintzen diren zerbitzuentzako beharrezko osagarria da — orain arte, herriaren eta zentroaren artean lankidetza-hitzarmena zegoen zentroa finantzatzeko—.

Eskabideak aurkezteko epea 2018ko urriaren 15ean bukatuko da.

Deialdia eta eskaera inprimakia lortzeko: Udal web orrian   (www.etxarriaranatz.eus) sartu edo/eta Udal bulegotik pasa

DEIALDIA

ESKAERA ORRIA

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus