Etxarri Aranatz

LANGABETUAK KONTRATATZEKO 2018KO DEIALDIA

Etxarri Aranazko udalak Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzuak ateratako diru laguntza deialdi baten bitartez herriko  langabetuak kontratatu behar ditu (251/2018 Ebazpena, 2018ko martxoaren 7koa). Diru laguntza jasoko duten kolektiboak:

a) errenta bermatua jasotzen duten pertsonekin, edo gutxienez ere %33ko desgaitasuna frogatzen dutenekin, edo genero indarkeriaren biktima diren emakumeekin.

b), emakumeekin izenpetutako kontratuengatik.

c) kontratuak izenpetzeagatik 45 urtetik gorako gizonekin edo iraupen luzeko langabeak diren 30 urtetik gorakoekin (gutxienez 12 hilabetez langabezian enplegu agentziak inkesta egiten duen egunaren aurreko 18 hilabetean). Gehienez C taldeko bi pertsona kontratatuko dira

  • 2018an lanean hasteko hiru (3) edo (4) langile kontratatuko dira, lanaldi osoan eta 6 edo 12 hilabeterako gehienera.
  •  Euskara jakitea nahitaezkoa da, lanerako hizkera euskara delako. Proba  2018ko apirilaren 9an (9:30etan) Etxarri Aranazko liburutegian egingo da.
  •    Proba teorikoa, 2018. apirilaren 10ean, 9:30ean, Etxarri Aranazko liburutegian egingo da.
  •  Ondoren, teorikoaren emaitzekin batera, proba praktikoa noiz eta ordua jakinaraiko da (udal hiltegi zaharrean egingo dira.

Izena emateko epea eta tokia:

  • 2018ko apirilaren 3an, asteazkena, 14:00ak arte.
  • Non: Altsasuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

Deialdiaren baldintza eta zehazpen gehiago udal bulegoan eta udalaren Web orrian (www.etxarriaranatz.eus)

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus