Etxarri Aranatz

HASIERA BATEZ ONARTUTAKO ORDENANTZAK (OSOKO BILKURA 2017)

Etxarri Aranazko Udalak, 2017ko uztailaren 5ean  egin bilkuran, honako hau ERABAKI ZUEN:

  1. Hasiera batez onestea Ahuntzetxe bordan aisialdiko jardueretarako erabilera arautzen duen  ordenantza
  2. Hasiera batez onestea Etxarri Aranazko ezkontza zibilak eta hildakoen aldeko agurrak edo omenaldi zibilak egiteko ordenantza.
  3. Hasiera batez onestea Etxarri Aranazko mendi pistak eta bideak erabiltzeko arautzen duen ordenantza .

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus